Eu

Asua ibaian Sangroizko zubi berriaren habeak jarri dira

2019.eko ekainak 28

URAk Asua ibaian Sangroizko zubi berriaren habeak jarri ditu, Sondikako Industrias Alba-tik eta Sangroizko zubira artean, ura husteko ahalmena hobetzeko, ibilgu berriaren zabalerara egokituak. Lanon xedea da Asua ibaiaren ur-goraldi naturalek inguruko industria eta etxebizitzetan sor litzaketen erasanak murriztea.

Aurreko bideratzea —ura hustutzeko ahalmen txikikoa zen eta  egoera eskasean, ahulezia estrukturalak jota zen — ordezkatuko duen bideratze berri bat egin  da. Bideratze horren tarte handiena egin da jada, ibaiertzak era indarberrituan eusteko, eta 15 m zabalerako ibilgu-tartea sortzeko.

Egindako bideratze lanek bi zubi zahar ordezkatzearen beharra ere ekarri dute, bideratze berriaren zabalerari egokituta, eta aurreko zubien ur-hustuketa  ahalmena baino nabarmen handiagoarekin. Izan ere, ur-askoko sasoietan, aurreko zubiek erraz samar oztopatzen zituzten ur-emari handiak.

Lanok ez dute ibilguan eragin; aldiz, ibaiertzetan lurra eta hormigoia erauztean dautza.  Hartara, lehena, ezkerreko ibaiertza eusten duen bideratzearen pareta berria eraiki  da, aurreko bideratzea zegoen ertzetik metro batzuk barrurago. Behin pareta berria eraikitakoan, bideratze berriaren pareta horretatik eta ibilguaren artean geratu ziren lurrak erauzi dira.

Azpiegitura horretan ezinbestekoa izan  da lehenestea ahalmen hidraulikoa handitzea: bai ibaian gora ur-laminaren balizko igoerak saihesteko; baita uholde-arriskuguneetan diren industria-jarduerak edota aldameneko etxebizitzen segurtasuna handitze aldera ere.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak