Eu

Abiarazi berri dira Ibaizabalen Galdakaoko tartean ur-goraldiei aurre egiteko lanen lizitazioa

2019.eko ekainak 28

 URAk abiarazi berri du  Ibaizabalen Galdakaoko tartean ur-goraldiei aurre egiteko lanen lizitazioa: Euskadin uholdeei aurre egiteko lehentasun handienetako lanak, bai uholde arriskuaren pean diren pertsona eta erabilera kopuru nabarmenagatik, baita inbertsio Publikoaren errentagarritasun sozialarengatik ere. Ibaizabalen ur goraldiei aurre egiteko lanon III fasea da, eta  jada egin diren I faseko lanoi (Nerbioi ibaian, Bandaseko Euskotrenen zubitik, Basauriko Arizeko zubira arteko 2020 metroko tartean), eta II faseko lanoi (Ibaizabal eta Nerbioik bat egiten dutenetik Bengoetxeko presarainoko tartean) jarraitzen diete.

Hamarkadetan zehan uholde-lautada segurtasun-aurreikuspen gutxirekin okupatzearen poderioz, Ibaizabalen ibilgua, Galdakaoko tartean, nabarmen estutu da. Ondorio zuzena ibilgu horretan agerikoa da: Euskadiko emari oparoenak dituen kantauriar ibaiaren ur-goraldien emariei eusteko ahalmen eskasa. Hortaz, ibaiaren eremuetan finkatu diren pertsona eta erabilerak uholde-arriskuaren pean geratu dira. Halaber, Mercadillo-ko zubia emarien jarioak oztopatzen ditu nabarmen, eta uholdearen ur-maila areagotzen du.

Horrexegatik, ingurune horretan bizi diren herritarrentzat ur-goraldi errepikakorrak arrisku nabarmena suertatu dira, komunikazio- eta zerbitzu-azpiegituretan erasanak sor ditzakete, eta inguruan diren industria-jardueretan galerak sortzen dituzte. Egoera horri aurre egitea buruan, URAk 2019ko bukaerarantz III faseko lanoi ekingo die Ibaizabalen goraldiei aurre egiteko: funtsean, Bengoetxeko presatik eta Torrezabal zubitik ibaian gorainogorako tarte batean ibaiaren bideratzean dautza. Ibaiaren bideratzeak,  ur hustuketarako ahalmen handiagoa lortzeko, harrizko ibai-ohea beheraraziko da, ur gutxiko kanal bat sortuz.

Lanok bestelako eginbehar batzuk ekarriko dituzte: Plazakoetxeko zubiaren habeen oinarriak indartzea,  Galdakaoko Txomin Egilero kaleko 62 eta 64 zenbakietako eta Zaratamoko Arkotxa auzoko 2 zenbakiko etxebizitzak eraistea, edota Bengoetxeko presa, zein Formica lantegirako ur-hartunea (jada ez da erabiltzen) eraistea.

Halaber, Mercadillo-ko zubiaren zabaltze eta lehengoratzeari ekingo zaio, ur-hustuketarako ahalmen txikia baitu. Ur hustuketarako ahalmen txikiko harrizko zubi zaharra da (saneamendu-hodi batek lau zubi-begietatik txikiena estaltzen du egun). Zubi hori katalogatuta dago monumento kategoriarekin, Euskal Kultur Ondareko inbentarioan,  2016ko Maiatzaren 24ko Heziketako, Hizkuntza-Politikako eta Kulturako Sailburuaren Aginduaren arabera.

Aurreikusitako neurri horiek guztiak segurtasun-maila nabarmen bat lortzen dute uholde arriskuari dagokionean, eta lanak egindakoan 100 urteko errepikatze-denborako uraldiek zonaldean erasanik ez sortzea lortuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak