Berriak
Eu

Emakundek berdintasunaren aldeko erakunde izendatu ditu zazpi entitate ezberdin

2011.eko martxoak 31

 

Emakundek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur goizean zazpi entitate ezberdinetako ordezkariei: Asfedebi, Zubietxe, 97&SF, Lantegi Batuak, Bilur 2000, Limpiezas Bilur eta Prosetecnisa. Hauekin batera, 59 entitate dira dagoeneko Lankidetza Erakunde bereizgarria jaso dutenak 1994. urtean eratu zenetik. Honen helburua da euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortzea.

 

Gasteiz, 2011ko martxoaren 31an

Emakundeko zuzendariak, María Silvestrek, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur goizean zazpi entitate ezberdinetako ordezkariei: Asfedebi, Zubietxe, 97&SF, Lantegi Batuak, Bilur 2000, Limpiezas Bilur eta Prosetecnisa. Bereizgarria 1994an eratu zen emakume eta gizonen berdintasunean aurrera pausuak emateko konpromisoa hartzen duten entitateek egindako lana aitortzeko eta dagoeneko 59k jaso dute.

97 & SF enpresa Bilbon jaio zen 1997an eta erakunde eta expresen aholkularitza egiten du berrikuntza , estrategia, gestioa, eta berdintasun kontsultoria bezala baita ere.

Zubietxe irabazi asmorik gabeko entitatea da, 1993an sortu zen, eta bazterketa soziala pairatzen duten pertsonekin lan egiten du, hauek gizarteratzeko helburuaz.

ASFEDEBI (Asociación de Federación de Asociaciones Deportivas de Bizkaia) 1994an sortutako irabazi asmorik gabeko entitatea da eta bere zeregina Bizkaiko kirol federazioak laguntzea da. Federazioen eta erakundeen arteko bitartekaritza lanak betetzen dituzte.

BILUR 2000 enpresak zerbitzu laguntzaileak eskaintzen ditu 1997. urteaz geroztik, eta bederatzi egoitza ditu Araban, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Asturias, Cantabria eta Cádizen. 

Limpiezas Bilur garbiketa enpresa da, 2006an sortua, eta sei egoitza ditu Bizkaia, Cádiz, Coruña, Madrid, Asturias, eta Kantabrian.  

Prosetecnisa segurtasun enpresa da, 1983. urtean sortua, eta Barakaldon du egoitza, baita Estatuko beste 11 lekuetan ere.

Lantegi batuak kalitatezko lan-aukerak sortzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da; urritasunen bat duten pertsonak ahalik eta gehien garatzea da eurenhelburua, adimen urritasuna duten bizkaitarrena, batez ere.

 

Diagnostikoa eta plana

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.

 

 

Hauek dira orain arte ziurtagiria jaso duten entitateak:

 

 

  • 1. EUSKADIKO KUTXA (1997)
  • 2. VITAL KUTXA (1998)
  • 3. GUGGENHEIM MUSEOA (1998)
  • 4. METRO BILBAO (2000)
  • 5. EDE FUNDAZIOA(2004)
  • 6. BBK (2004)
  • 7. ZUBIZARRETA CONSULTING (2005)
  • 8. CDE CONSULTORÍA (2005)
  • 9. ADOS CONSULTING (2005)
  • 10. ROBOTIKER (2005)
  • 11. BULTZ-LAN CONSULTING (2005)
  • 12. OPE CONSULTORES (2006)
  • 13. EUSKAL TRENBIDE SAREA (2006)
  • 14. EROSKI (2006)
  • 15. LABEIN (2006)
  • 16. LAB (2006)
  • 17. ESK (2007)
  • 18. EUSKO TREN (2007)
  • 19. INVESCO 2000 S.L /DOBLE SENTIDO (2007)
  • 20. MIRUGAIN S.L.(2007)
  • 21. MURGIBLE S.L. (2007)
  • 22. BIC GIPUZKOA BERRILAN (2007)
  • 23. CTI-SOFT S.L. (2007)
  • 24. ELEKTRA S.A. (2007)
  • 25. FUNDACIÓN TEKNIKER (2007)
  • 26. FEDERACIÓN SARTU (2007)
  • 27. ASOCIACIÓN GOIZTIRI (2007)
  • 28. CÁRITAS DIOCESANA DE BILBAO (2007)
  • 29. EJIE (2008)
  • 30. CAMPEZO CONSTRUCCIÓN S.A. (2008)
  • 31. ELHUYAR (2009)
  • 32. BEHARGINTZA-TXORIERRI SL (2009)
  • 33. Z&B CONSULTORES (2009)
  • 34. IPAR KUTXA (2009)
  • 35. AGINTZARI (2009)
  • 36. SUSPERGINTZA ELKARTEA (2009)
  • 37. RESIDENCIA SAN JOSÉ DE LA MONTAÑA (2009)
  • 38. DEUSTO SISTEMAS (2009)
  • 39. INGETEAM TECHNOLOGY (2009)
  • 40. REDOX (2009)
  • 41. AZ PROCESOS PARTICIPATIVOS (2010)
  • 42. ATE ASESORES (2010)
  • 43. MONDRAGON UNIBERTSITATEA ETEO (2010)
  • 44. DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA (2010)
  • 45. ARCELORMITTAL BERGARA S.A.
  • 46. DAITEKE (2010)
  • 47. COLEGIO VASCO DE ECONOMISTAS (2010)
  • 48. GRUPO FYM (2010)
  • 49. BEAZ (2010)
  • 50. MU ENPRESAGINTZA
  • 51. POLICLÍNICA GIPUZKOA
  • 52. BILBAO METRÓPOLI 30
  • 53. ASFEDEBI
  • 54. ZUBIETXE
  • 55. 97 & SF
  • 56. LANTEGI BATUAK
  • 57. BILUR2000
  • 58. LIMPIEZAS BILUR
  • 59. PROSETECNISA

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre