Berriak Lehendakaritza
Eu

Begira sareak emakumeen kontrako indarkeriaren tratamendua aztertu du komunikabideetan eta publizitatean

2019.eko ekainak 27

Gaur goizean komunikabide eta agentziek osatzen duten Begira Sarearen 9. Bilera ospatu da. Begira sarea publizitate agentzia eta komunikabideek osatzen dute eta komunikabide eta publizitate ez sexista baterako autorregulaziorako kodea ezartzeko sortu zen. 2019rako gai nagusia emakumeen kontrako indarkeria da, eta nola agertzen den komunikabideetan eta publizitatean. Horretarako Sortzeneko zuzendaria den Norma Vázquez, eta Pikara aldizkariko koordinatzailea den June Fernandezen laguntza izan dute.

Gaurko bileran bi lan mahai osatu dira, komunikabideetako profesionalekin eta publizitate agentzietako profesionalekin gai hau lantzeko. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak ireki du batzarra, zeinean  komunikabide eta agentzia ezberdinetako profesionalek parte hartu duten. Landaidak gogoratu du 2016an sarearen lehenengo jardunaldia martxan jarri zela eta “orduz geroztik agentziak eta komunikabideek lanean jarraitu duzue, adosten, esperientziak eta ezagupenak elkarbanatzen… Prozesu hau guztiontzako aberasgarria dela pentsatzen dut. Eta komunikazio eta publizitate ez sexista batera heltzeko, azken finean berdintasunezko jendarte bat lortzeko, bidea hau dela uste dut, elkarlana eta esparru ezberdinetatik lan eginez”.

 

Iruzkin bat
Ekitaldiko kargudunak