Berriak Segurtasuna
Eu

“Polizia Legearen erreforma aproposa eta beharrezkoa da segurtasun-eredua indartzeko belaunaldi-aldaketaren momentu honetan”

2019.eko ekainak 27
  • Uztailaren 17ko 4/1992 legearen erreforma baloratu du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak 

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak azpimarratu duenez, Legebiltzarrak onetsitako Legea giltzarrietako bat da Herrialdearen instituzionalizazioan. Beltrán de Herediak zehaztu du Legebiltzarrak onetsitakoa Legearen aldaketa egokia eta beharrezkoa dela, 27 urte bete baititu sortu zenetik. Sailburuak adierazitakoaren arabera, aproposa da Legea, Ertzaintzako belaunaldi- aldaketa prozesuaren funtsezko une batean iristen delako; baita une egoki batean iritsi delako ere 2013tik garatzen diharduten polizia-eredua irmotzeko.

Sailburuak azaldu duenez, Ertzaintzak eta udaltzainek gizartean betetzen dituzten funtzioak irmotzen ditu Legeak. “Gure polizien funtsezko eta ezinbesteko zerbitzu publikoaren izaera sendotzen du Euskadiko Segurtasun Plan Orokorraren esparruan”, adierazi du.

Gainera, adierazi duenez, Legeak aukera emango du polizia-zerbitzu osagarriak antolatzeko, ez hain bertikalak, autonomia handiagoarekin eta bizkorragoak erabakiak hartzerakoan. Hau da, polizia-erakundeak, Ertzaintza eta Udaltzainak, parekideagoak eta zerbitzuak ematen dizkien gizartea hobeto ordezkatuko dutenak.

Beltrán de Herediak legearen erreformaren 3 alderdi nabarmendu ditu: gizartearekiko harremanak, polizia-jardunaren gardentasuna eta kontu-ematea; Euskal Herriko Poliziako langileen estatutuaren erreforma, etorkizunari begira behar izango dituzten rol eta profil profesionalekin bat etorrita; eta, kudeaketa-tresnak, udalerriek hobeto antolatu ahal izan ditzaten beren polizia-zerbitzuak

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2019.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Beltrán de Heredia: “La reforma de la Ley de Policía es oportuna y necesaria en un momento de relevo generacional... https://t.co/OCriLAEFuy

Ekitaldiko kargudunak