Eu

Gobernu Kontseiluak EAEko arriskuen aseguramendua kontratatzeko baimena onetsi du,  53.320.000 €-ren truke (Gobernu Bilera 2019-06-25)

2019.eko ekainak 25

Gobernu Kontseiluak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko arriskuen aseguramendua kontratatzeko espedientea hasteko baimena onetsi du gaur. Baimen hori ezinbestekoa da, 5.000.000 €-tik gorako kontratua baita, Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio araubideari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuan, 2018ko ekitaldirako Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onetsi dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearekin erlazionatuta dagokionean, jasotakoarekin bat etorriz.

Indarraldia 2018ko martxoaren 1ean hasi zuen egungo kontratua 2020ko urtarrilaren 16an amaituko da. 53.320.000 €-ko erregulazio harmonizatua duen kontratua denez, Ogasun eta Ekonomia Sailetik kontratazio berriari ekiteko beharrezkoak diren izapideak egiteari ekin zaio, egungo kontratua amaitzen denerako kontratu berria esleituta izateko moduan egon gaitezen.

Kontratua 8 lotetan banatuko da, aseguratutako arriskuaren arabera: EAEren Osasun arloko Erantzukizun Zibila; Erantzukizun Zibil Orokorra; Bizi eta Istripu estaldurei buruzko arrisku pertsonalak; Ibilgailuen erabileratik sortutako arriskuak; Administrazioko ondasun guztien Kalte Materialen arriskuak (edukitzailea eta edukia); Helikopteroen erabileraren ondoriozko arriskua; Itsasontzien erabileraren ondoriozko arriskua; eta ziber-arriskua.

Amaitzeko, esan behar da kontratu berriaren indarraldia 2022ko urtarrilaren 16ra arte luzatuko dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko