Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko udal eta mankomunitateetan lan egiten duten langileen euskalduntzea finantzatzen laguntzen du (Gobernu Bilera 2019-06-25)

2019.eko ekainak 25
  • Gobernuak 20.000 euro inbertituko ditu ordezkapenetan, langile publikoek liberazio partziala edo osoa hartu ahal izateko eta euskara-ikastaroetara joateko

Eusko Jaurlaritzak, aurten, 20.000 euro inbertituko ditu; horrela, Euskadiko udal eta mankomunitateei lagundu egingo die beren lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna lortzeko liberatzen dituzten langileen ordezkapenen kostua finantzatzen.

Laguntza horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bidez kudeatzen dira, eta honela banatuko dira:

  • 18.000 euro, udal-administrazioetako langileen liberazioak finantzatzeko.
  • 2.000 euro, mankomunitateetako langileen liberazioak finantzatzeko.

Astean 8, 10, 15 eta 25 irakastordu arteko ikastaroak lagunduko dira diruz, eta, azken kasu horretan, orduak barnetegi batean osatzeko aukera ere aurreikusten da. 

HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA

Laguntza horiek IVAPen “2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategiko”an sartzen dira. Horrela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere eginkizun nagusietako bat betetzen du, administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa sustatzea. Zenbateko horren bidez, Eusko Jaurlaritzak bermatu egingo du herritarrek beren administrazioarekin nahi duten hizkuntzan harremanetan jarri ahal izateko duten eskubidea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko