Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen garapenean aurrera egiteko lehen dekretua onetsi du (Gobernu Bilera 2109-06-25)

2019.eko ekainak 25
  • Lehen testu horren bidez, honako hauek dira helburu: administrazioetan bikoiztasunik ez egotea, baliabide publikoak arrazionalizatzea eta politika publikoak finantzatzen direla eta horiei eusten zaiela bermatzea
  • Aurrerantzean, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean zehazten ez diren eskumenak baliatu nahi dituzten udalek aurretiaz baimena eskatu beharko diete Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundi eskudunetako ogasunei

Gobernu Kontseiluak, gaur,Udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jarduera, zerbitzu edo prestazioak egikaritzeari buruzko dekretua” onetsi du. Arauaren helburu nagusiak dira administrazio publikoen artean eskumenak ez bikoiztea eta ez gainjartzea, baliabide publikoak arrazionalizatzea eta udal-politika publikoen finantzaketa egokia bermatzea. Hori dela eta, aurrerantzean, toki-erakunde batek, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 17. artikuluan berezko, transferitu edo eskuordetu gisa zehaztuta ez dagoen eskumena bere gain hartu nahi duenean, aurretiaz derrigorrezko hiru txosten izan beharko ditu (IV. eta V. kapituluak):

  • Bat, toki-erakundearen barnekoa, eta hura udalaren osoko bilkurari jakinarazi beharko zaio.
  • Beste bat, Eusko Jaurlaritzarena, beste administrazio publiko baten eskumena bikoizten ari den ala ez balioesteko. Gobernuak 20 egun baliodun izango ditu analisia egiteko.
  • Eta beste bat, foru-aldundi eskudunarena, egikaritu nahi dituen jarduera, zerbitzu edo prestazioen finantzaketa-jasangarritasuna bermatzeko.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak ezarritakoaren arabera, udala hurbilen dagoen erakundea da. Horrela, nahiz eta berariazko eskumena ez izan, toki-erkidegoarentzat interesekoak diren jarduera, zerbitzu edo prestazioak gauza ditzake. Baina, hala egiteko, ezin izango da beste administrazio publiko batzuekin bikoiztasunik egon, eta ezingo da udal-ogasunaren jasangarritasuna arriskuan jarri. Hori hala dela ziurtatzeko, gaur onetsitako dekretuak eskumen berria lortu aurretik derrigorrezko txosten hirukoitz horren prozedura ezartzen du.

III. kapituluan ezarritako prozedurari jarraikiz, udalak berak hasiko du prozesua, alkatetzaren eskabidearen bidez, eta hark eskatuko ditu txostenak; txosten horiek aldekoak izan beharko dute, guztiek, nahitaez, toki-erakundeak jarduera, zerbitzu edo prestazio berriak egikaritu ahal izateko.

EUSKADIKO UDAL LEGEAREN GARAPENA

Gaur onetsi den dekretua Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatzeko Eusko Jaurlaritzaren Araudi Programan jasotakoen artean lehena da. Urte-amaieran, bigarrena onetsiko da: Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean jasotako Euskarari buruzko Xedapenen Garapenaren Dekretua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko