Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburua Anbereseko Poliziaren Ordezkaritzarekin elkartu da Berrozin

2019.eko ekainak 24

Ertzaintzaren landa-patruilen ereduari buruzko jardunaldia egin da Ertzaintzaren egoitzan, San Juan eguna dela eta

Berrozi, 2019ko ekainak 24.

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Anbereseko Poliziaren Ordezkaritzarekin elkartu da Berrozin, eta Ertzaintzaren eta Anbereseko Poliziaren arteko lankidetza areagotzeko Anbereseko Udalak eta Segurtasun Sailak 2017an izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren jarraipena egiteko aukera izan dute. Ez da Anbereseko Ordezkaritzak Berroziren instalazioak bisitatzen dituen lehenbiziko aldia; izan ere, lankidetza-hitzarmen horren baitan egin zuten Ertzaintzaren Esku-hartze Unitateak eta Anbereseko Poliziako Atxiloketa Unitateak truke-jardunaldi bat.

Berroziren etxean egin den topaketan Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga, Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo eta Ertzaintzako polizia-arduradunak izan dira. Anbereseko ordezkaritzaren aldetik, berriz, Anbereseko Poliziareko nagusiorde Glenn Verspeet eta Inteligentzia eta Nazioarteko Harremanetako Unitateko buru Karl Heeren izan dira.

Gainera, eta San Juan eguna dela eta, Ertzaintzaren landa-patruilen ereduari buruzko jardunaldia ere egin da Berrozin, landa-ingruneko herritarren segurtasun premiei eta eskaerei erantzuteko. Ertzaintza landa-ingunera hurbiltzeko hartutako neurriei esker 2018an ia Euskadi guztian egon da aktibo zerbitzu hori.

“Euskal gizartearen antolamendu eta egiturapen geografiko-administratiboa, herri, auzo, baserri eta landa-guneko egoitzetan, erabakiorra da hiritarrekiko eskuhartze eta hurbilpen politikak egituratzeko orduan. Beraz, erabakiorra, baita ere, Ertzaintzak hiritarrei eskaini beharreko polizia-zerbitzuak antolatzeko orduan ere”, adierazi du Segurtasuneko sailburuak jardunaldiaren inaugurazioan.

Herritarrei arreta ematea, ertzainen profesionaltasuna, prestutasuna, hurbiltasuna eta arazoak konpontzeko eraginkortasuna dira Ertzaintzaren landa-patruilek ematen duten segurtasun-zerbitzuan baloratu beharreko alderdietako batzuk .

Halaxe esan du Herritarren Babeserako Alorreko buru Josu Bujanda intendenteak, landa-patruilen eredua abian nola jarri den azaltzean. Jarraian, jardunaldian izan direnek zuzenean ezagutu ahal izan dituzte ertzainen eta Ertzaintzaren laguntza edo arreta eskatu duten landa-inguruneko hainbat pertsonaren esperientzia bateratuak.

Jardunaldiaren bigarren zatian, hainbat udal-ordezkarik, besteak beste, Gamizeko eta Maeztuko alkateek eta Zegamako eta Gernikako basozainek, landa-inguruneko arretari buruzko euren ikuspegia azaldu dute.

Euzkitzeren bertsoek alaitu dute San Juan egunean egin den saioa.

Festa ospakizun berearen baitan, bere garaian bizkarzain-ikastaroa egin zuten ertzainei ohiko labanak banatu zaizkie, euskal gizartearen segurtasunarekin daukaten konpromisioa berretsiz.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak