Eu

Handitu da Euskadi´ko egoera ekonomikoa ona dela uste duten gazteen kopurua

2019.eko ekainak 22
  • Euskadiko egoera ekonomikoa Espainiakoa baino askoz hobeto baloratzen dute

VG 2019 06 22

Lau gaztetik hiruk uste dute Euskadiko egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela (% 75). 2009tik 2015era arte egoera ekonomikoa txarra zela uste zutenen ehunekoa ona zela uste zutenena baino handiagoa zen, baina 2013tik aurrera Euskadiko egoera ekonomikoari buruzko balorazio positiboek gorantz egin dute eten gabe eta 2018an 2002an hasitako seriearen portzentajerik altuena jaso da.

Aurkeztutako datuak ‘Gazteen argazkiak 22’ izeneko txostenatik datoz. Txosten hori Gazteen Euskal Behatokiak (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila) landu du, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuak oinarri hartuta. Txosten honetan Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen jarrera eta iritzi politikoak eta egoerari buruz egiten dituzten balorazioak aztertzen dira. Gainera, iritzi horien bilakaera aurkezten da, bai eta 30 urtetik gorako pertsonek ematen dituztenekin konparatu ere.

“Alderatzen baditugu Euskadiko egoera ekonomikoari buruz eta Espainiako egoera ekonomikoari buruz gazteek emandako balorazioak, ikus dezakegu aldea nabarmena dela, 2018an lau gaztetik batek bakarrik uste baitu Espainiako egoera ona dela” Marcos Muro Sailburuordeak esaten da.

 

Dena den, joera berdina hautemateen da Euskadiko zein Espainiako egoerak aztertzean, bietan ikusten delako balorazio positiboa ematen dutenen ehunekoa handitzen doala 2013tik aurrera. Bestalde, Euskadiko egoera ekonomikoa ona dela uste dutenen ehunekoa handiagoa da 18 eta 29 urte bitartekoen artean, 30 urtetik gorakoen artean baino.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak