Eu

Urdaibaiko Biosfera Erreserban egingo da Bizkaiko I. Triatloia

2019.eko ekainak 21

Urdaibaiko Biosfera Erreserban egingo da Bizkaiko I. Triatloia

  

  • Ekainaren 22an, larunbatarekin, Bizkaiko lehenengo Triatloia egingo da, Urdaibaiko Biosfera Erreserban 450 kirolari parte hartuko dute.
  • Kirol-ekitaldiaren antolakuntzarako, 200 lagun boluntariok parte hartuko dute.

 

Lehenengo “Triathlon Bizkaia” Urdaibaiko Biosfera Erreserbako inguruneetan egingo da larunbat honetan, honako hauen babesari esker: Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua, Urremendi Landa Garapeneko Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaia Garbiker, Gernika-Lumoko Udala, Mercedes-Benz Aguinaga eta Rural Kutxa, baita 200 lagun boluntarioren lankidetza eskuzabala ere.

Lehiaren irteera-puntua Bermeo herri arrantzalearen kirol-portua izango da. Hortik hasi eta 450 triatletek 1.900 metro egingo dituzte igerian, Izaroko uhartea eta Ogoñoko harkaitza atzealdean izango dituztelarik.

Igeriketa-frogaren ondoren, txirrindularitza-froga hasiko da, herri arrantzale beretik aterako dena, 17 km-ko ibilaldia egiteko Urdaibaiko ezkerraldeko herrietan zehar: Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Forua, Gernika-Lumora iritsi arte. Hortik jarraitu eta beste honako herri hauetatik joango dira: Arratzu, Munitibar, Aulestia, Gizaburuaga, Lekeitio, Ispaster, Ereño eta Nabarniz, eta azkenik, foru-herrira itzuliko dira, eta horrela, ibilbidearen 86 km-ak osatuko dituzte.

Azkeneko proba, korrikan egin beharreko 21 km-ko lasterketa da, itsasadarra mozten den inguruneari eta Gernika-Lumoko hiriguneari 2,5 buelta emanez. Ibilbide horretan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuak egokitutako 10 bidexkaren parte den ibilbide laburreko bide-zati batez disfrutatu ahalko dute parte-hartzaileek; izan ere, bide horiek ingurumen-balio handia dute.

 

Urdaibai, Euskadiko Biosfera Erreserba

Urdaibaik Biosfera Erreserbaren adierazpena jaso zuen UNESCOren eskutik 1984an, Eusko Jaurlaritzaren proposamenari jarraituz; izan ere, mugimendu handia sortu zen gizartean, ingurumen-balio handia duelako. Oka ibaia eta bere padurak gune neuralgikoa dira, zalantzarik gabe, eta ingurumen-balio handiko paisaia osatzen dute. Lurralde horrek 23.000 hektarea ditu, Matxitxakotik Arboliz Puntara arte, hegoaldean Oiz mendiak muga egiten duelarik; eta historia, kultura, gastronomia eta kultur ondarez beteriko 22 udalerrirekin osatzen da.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @elemoza
    2019.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: 🏞 🚵‍♀🏊‍♂🚴🏼🏃‍♂ #Urdaibai-ko Biosfera Erreserban egingo da bihar Bizkaiko I. #Triatloia

    https://t.co/BbMv9PTpTO

    📅 Ek…

  • @elemoza
    2019.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: 🏞🏊‍♀️ 🚴‍♀️🏃‍♂ La Reserva de la Biosfera de #Urdaibai acoge mañana el I #Triathlon Bizkaia

    https://t.co/Di30nCVucB

    📅…

Komunikabideek behera kargatzeko