Eu

San José sailburuak PREVENCIA 2019 inauguratu du

2019.eko ekainak 24
  • San José sailburuak inauguratu du Gizarte Segurantzako Iberoamerikako Erakundearen Laneko Arriskuen Prebentzioko XI. Biltzarra

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak inauguratu du Iberoamerikako Laneko Arriskuen Prebentzioko XI. Biltzarra, PREVENCIA 2019. Biltzarrak laneko arriskuen prebentzioarekin lotzen diren Iberoamerikako ehundaka agente bilduko ditu Bilbon, gaur eta bihar, Gizarte Segurantzako Iberoamerikako Erakundeak (OISS) deituta. Biltzarraren helburua da Iberoamerikako herrialdeek aurkezten dituzten aurrerapenak ezagutaraztea eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Iberoamerikako II. Estrategiaren garapena ezagutaraztea, baita esperientzien eta ezagutzen trukea sustatzea ere. Hartara, lan egiteko modu berrien aurrean laneko segurtasunaren eta osasunaren egoera aztertu nahi da, eta Iberoamerikan lan-arriskuen prebentzio-maila hobetu nahi da.

Biltzarra egiteko Euskal Herria hautatu izana eskertu ostean, San José sailburuak Biltzarrera bertaratu diren Gizarte Segurantzako Iberoamerikako Erakundeko (OISS) kide guztiak gonbidatu ditu Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) bisitatzera, eta, aldi berean, nabarmendu du langileen segurtasunean eta osasunean aurrera egiteko behar-beharrezkoa dela gizarte-eragileen parte-hartze aktiboa.

“Ezinbestekoa da —adierazi du San José sailburuak— enpresaburuak proaktiboak izatea eta prebentzioa bihurtzea haien enpresen eguneko kudeaketaren funtsezko parte bat. Haien enpresetan lan egiten duten pertsonen bizi-kalitatean duen eraginagatik ez ezik, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloan egiten diren inbertsioak efizientzia eta produktibitatea areagotzeko funtsezko faktore diren heinean ere bai”.

Iruzkin bat
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gina Magnolia Riaño