Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritza Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeei Artxandako “Aterpe 1936. La Huella” eskulturan eginiko omenaldian izan da

2019-06-23

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburuak, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, Sonia Pérez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta María Jesús San José Lan eta Justiziako Sailburuak, gaur, Gerra Zibilean Euskadiren askatasunak defendatzeko borrokatu ziren 40.000tik gorako gudari, miliziano eta emakumeei egin zaien omenaldian parte hartu dute.

Ekitaldia, urtero bezala, “Aterpe 1936” eskulturaren inguruan izan da, Artxandako “Aztarna”ren inguruan; bertan, ordezkari politikoek eta instituzionalek, hainbat kolektibotako ordezkariek eta memoria historikoaren alde lan egiten duten elkarteetako ordezkariek parte hartu dute.

“Aterpe 1936” eskultura duela 13 urte inauguratu zen, zehazki, 2006ko ekainaren 18an, Euskadin euskal herritarren eskubideak defendatu zituzten eta, horren ondorioz, gerraren eta diktadura frankistaren basakeria jasan zuten pertsona guztien oroimenez. Karbono-altzairuzko obra da. Juanjo Novella artista portugaletetarrak egin zuen; 8.000 kilo baino gehiago ditu eta 6 metro garai.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)