Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Langairen datuak gurutzatuz, Euskadin langabezia uste baino bost hamarren handiagoa dela ikusi da

2011.eko martxoak 30

 

  • Doikuntza estatistiko horrek agerian utzi du Euskal Autonomia Erkidegoan %11,4ko langabezia-tasa ehuneko dagoela, eta ez %10,89koa
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak denbora errekorrean bateratu ditu emaitzak, langabetu guztiei zerbitzu hobea eman ahal izateko; izan ere, datu horiek modu paraleloan erabili baitira azken hamabost urteetan.

 

Langai-Euskal Lan Zerbitzua zenaren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (EEZP) datuak gurutzatzearen ondorioz, Euskadiko langabeziaren datuei buruzko estatistikak egokitu behar izan dira. Lanbidek, enplegu-politika aktiboen transferentziak jasotzean, bi datu-base horien garbiketa egin du, eta horren ondorioz agerian geratu da langabetu guztiak ez zeuden zerrenda berean inskribatuta. Horietako gehienak EEZParen zerrendetan zeuden, baina bazeuden beste batzuk 1996. urtetik 2010.era Langain indarrean egondako zerrendan baino ez zeudenak. Hori dela-eta, Lanbidek bi zerrenda jaso ditu: batetik, EEZP-INEMaren zerrenda historikoa eta, bestetik, Langairena.

Zortzi hilabeteko lanen ondoren, aurtengo martxoaren 14an Lanbidek datu‑baseen integrazioa osatu zuen. Zenbait astetan erregistroen garbiketa eta alderaketa eginez, ondorengo egoera aurkitu da: EEZPan 145.456 pertsona daude inskribatuta enplegu-eskatzaile gisa, eta Langain beste 7.500. Lanbidek datu-base guztiak bateratu izanaren ondorioz, agerian geratu da Euskadin 152.956 enplegu-eskatzaile daudela. Horrela bada, benetako langabezia-tasa % 11,4koa da, eta ez % 10,89koa, eguneratze hau egin aurretik aurkeztutako azken estatistikak zioen bezala. Doikuntza estatistiko horrek bost hamarren gorago jarri du langabezia-tasa, gaur arte ofizialki ezagutzen ziren datuen gainetik.

% 11,4ko langabezia-tasa hori 152.956 pertsonari dagokie, eta hori da estatistika-integrazio honen abiapuntua, martxoko langabezia-datuei buruz datorren astelehenean argitaratuko diren datuetan ofizialki jasoko den moduan.

Zerrenden bateratze horri esker Lanbidek Euskadiko langabeziaren benetako datua jakin ahal izango du, lehengo aldiz azken 15 urteetan. Langaitik datozen langabetuak sartzeak ez du esan nahi, inola ere, enplegua galdu denik. Egia zera da: 1996. urtetik, lehenengo aldiz atera dira argitara langabeziaren egiazko datuak. 

Horrez gain, datuen garbiketan Lanbidek 60.000 pertsona inguru kendu ditu bere zerrendetatik. Euskadiko zerrendatik kendu dira beren autonomia erkidegokoetan agertzen direlako.

Iruzkin bat
  • @davidutti
    2011.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Parados ocultos en Euskadi http://t.co/2VdqpVg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan