Berriak Hezkuntza
Eu

Euskadiko Lanbide Heziketaren Ekintzailetza Sariak banatzeko ekitaldia

2019.eko ekainak 20
  • 7 enpresa berrik jaso dute saria Urratsbat programaren bitartez LHko ikasleek sortutako 102 enpresetatik
  • Sinisten badugu… sortuko dugu” lemapean, Euskadiko LHko 25 ekintzailetza-proiektuk jaso dute saria hamahirugarren edizio honetan
  • “la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Repsol Fundazioak lagundu dituzte sariak eta ekitaldiaren antolakuntza

Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikar Lamadridek, Lanbide Heziketako Sailburuordetzakoa, gaur goizean banatu ditu Euskadiko Lanbide Heziketako XIII. Ekintzailetza Sariak, edizio honetan Sinisten badugu… sortuko dugulemapean garatu izandakoa. Hauekin batera, eta erakunde laguntzaileen ordezkari, sariak banatzen aritu dira Gaxpar Guembe, CaixaBank-en Gipuzkoako Erakunde zuzendaria, eta Gloria Vidal Torrado, Repsol Fundazioaren Ekintzailetza arloko kudeatzailea.

Ikasle, irakasle eta enpresari berrien artean, ehunetik gora pertsona elkartu dira ekitaldian Iurreta LHII ikastetxean. Ekitaldian ere izan dira, Iñaki Mujika, Tknikako zuzendari exekutiboa; Tknika (LHri Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroa, Hezkuntza Sailaren menpekoa) Lanbide Heziketan ekintzailetza-programak koordinatzeaz arduratzen da.

Sarien helburua da urtero proiektu onenak nabarmentzea eta aintzatestea, Tknikak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan bultzatu eta koordinatzen dituen ekintzailetza-programetako bakoitzaren barruan; zehazki, Urratsbat, Ikasenpresa eta Irekin programak.

Sari-banaketan, Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadridek nabarmendu duenez, “gaurko ekimen hau, aitortza bat da, alde batetik, programetan parte hartzen duten ikasle eta irakasleentzat, egiten duten lana zoragarria baita; eta bestetik, programei beraiei, jada heldutasun puntu altu batean daudelako. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzen du, bai ikastetxe barrura begira, baita hauetatik kanpora begira ere, lan jarduera berriak sortuz eta gizarte-ehunean eragina izanez, otsailean onartu berri dugun V. Lanbide Heziketa Planean irakurri daitekeen bezala. Kultura eta jarrera bat izateaz gain, gaitasun bat ere bada ekintzailetza eta barne-ekintzailetza, ikasle guztiek barneratu behar dutena, horregatik gelako eguneroko jardunean txertatu dugu. Sailburuordetzatik indarra egiten jarraitzen dugu gure gazteak, eta ez horren gazteak, 4.0 testuingurutik hasita, jasangarritasuna edo osasuna sakonki lantzen duten heziketa-zikloetan murgiltzeko, hor baitugu gihar sendoagoa egiteko beharra. 4.0 Ekintzaileak ere behar dituelako euskal gizarteak”.

Bestalde, Tknikako zuzendari Iñaki Mujikak gogorarazi du sari-banaketa ekitaldi honen helburua dela “batetik, Lanbide Heziketako ikastetxeek ekintzailetza sustatzeko eta bultzatzeko egiten duten aparteko ahaleginaren garrantzia nabarmentzea, bai ikasleek egiten dutena zein irakasleena; eta bestetik, Lanbide Heziketako ikasle ohien gaitasun ekintzailea aitortzea, urtez urte, ekimen enpresarial interesgarri eta berriekin harritzen gaituena”.

Saritutako ekintzailetza-programak eta proiektuak

Urratsbat programa: 7 enpresa saridun, ikasleek abian jarritako 102etatik

LH Euskadiko Urratsbat programaren helburua da LHko ikasleei beren enpresa sortzen laguntzea. LHko ikastetxeak enpresen benetako haztegi bilakatzen dira, eta ikasle ekintzaileen eskueran jartzen dituzte aholkularitza eta laguntza guztia, euren enpresak abian jarri ahal izan ditzaten. Benetako enpresak.

Joan den 2017-2018 ikasturtean, LHko ikasleek 102 enpresa sortu zituzten Euskadin beren ikastetxeetan, Urratsbat programaren bitartez. Obra Social “la Caixa” tik  66.000€ bideratu dira enpresa hauetara, jarduera hasierako lehen gastuei aurre egiteko. Ondoko kategorietako bakoitzean gehien nabarmendu izan direnak, 2.500€-ko sari bana jaso izandakoak, hauek izan dira:

  • Teknologiaren eremuko enpresa onenaren saria: Swiftflats, Elorrieta - Errekamari LHII Ikastetxekoa. Repsol Fundazioak emana.
  • Teknologiaren eremuko enpresa onenaren saria: Blackbirds Paintwords, Mendizaba LHII Ikastetxekoa. “la Caixa” Gizarte Ekintzak emana.
  • Enpresarik berritzaileena saria: Cream Prime, Irungo La Salle Ikastetxekoa. Repsol Fundazioak emana.
  • Industriaren eremuko enpresa onenaren saria: Gesprolan, Construcción Bizkaia LHII ikastetxekoa. “la Caixa” Gizarte Ekintzak emana.
  • Zerbitzu-enpresa onenaren saria: Jargreen, Derioko Nekazaritza Eskolakoa. Repsol Fundazioak emana.
  • Gizartearen eremuko enpresa onenaren saria: Meimimo, Maristak Durango ikastetxekoa. “la Caixa” Gizarte Ekintzak emana.
  • Azkenik, Emakumeak buru diren enpresa onenaren saria: Maddi Sormena, Irungo La Salle Ikastetxekoa. Tknikak emana.

Urratsbat programak 2004-2005eko ikasturtean aurreneko. pausoak eman zituenetik, LHko ikasleek 815 enpresa sortu dituzte guztira programa honen bitartez –eta LHko ikastetxeetan bertan–. Gaur egun, enpresa horietatik % 70ek jarraitzen dute jardunean.

Ikasenpresa programa: 6 saridun garatutako 890 proiektuen artetik

Ikasenpresa hezkuntza-programa bat da, ikasleen artean ekintzailetza-kultura sustatzea helburu duena. Urratsbat programaren aldez aurreko eta beharrezko pausoa dela esan daiteke. Benetako produktua edo zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat garatuz, ikasleek beren gaitasunak garatu ditzakete profesional onak, enpleagarriak, aktiboak, ekintzaileak eta barne-ekintzaileak bilakatzeko. Ikasleek ekintzailetzari ekiten ikasten dute.

2018-2019 ikasturte honetan, LHko ia 5.000 ikaslek eta 210 irakaslek parte hartu dute programan, eta 890 Ikasenpresa proiektu aurkeztu dituzte guztira.

Ikasenpresa programaren proiektu onenak nabarmendu nahi dituzten sarietarako, 6 kategoria gaitu dira, eta garatutako 890 proiektuetatik, hauek izan dira saridun:

  • Negozio ideia: WIDI (CIFP Tartanga LHII)
  • Merkatu ikerketa eta Marketing Mix-a: Bizi Musical (CPES Goierri BHIP)
  • Inpaktu soziala, merkaturatze eta zabalkunde kanpaina: Cooperatva Hera (San Jose de Calasanz)
  • Salmenta-puntua eta merchandising-a: Zurekin Jolas (zarraitz Lanbide Heziketa)
  • Etorkizun handiko negozio ideia: VOFF (CEINPRO)
  • Ekintzailetza soziala: Bihotzetatik Eskuetara (San José de Calasanz Ikastetxea)

 

 

Irekin programa: Ikastetxeko 12 jardun egoki saridun

Irakasleen ekintzailetza-ekimena xedetzat duen programa da, ondoko arauari jarraituz: “Irakasle ekintzaile bila gabiltza ikastetxe ekintzaileetan ikasle ekintzaileak biltzeko”.

Gaur egun Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetan ekimen ugari eramaten dira aurrera, Tknikak lan egiteko modu honi babesa emanez eta ikastetxeetan burutzen ari den lan bikain hau zabaltzeko asmoz Ikastetxeetako Praktika Onen Lehiaketa kaleratu du.

Laugarren edizio honetan, 24 Ikastetxe ezberdinetatik 36 Praktika On jaso dira eta hauek landutako gaiak ondorengoak dira: % 26 metodologia berrien ingurukoak dira, %17 ekintzaileak dira, %11 teknologikoak, %10 IKT-en ingurukoak, %8 Jasangarritasunaren ingurukoak, %6 proiektu solidarioak dira, %5 Genero Berdintasunekoak eta beste %16ak beste gai ezberdinei buruzkoak.

Jardun sariduna: “Metalaren Hoztasuna Pertsonaren Berotasunean”. Eli Moreno Carrillo. CIFP ARMERIA ESKOLA LHII ikastetxekoa.

Aurten, finalista izan diren 11 jardun egokiak eta haien bultzatzaileak, epaimahaiaren aintzatespena jaso dutenak finalista gisa, hauek izan dira:

  • “Gamificación aplicada en las pruebas de evaluación al alumnado”. Iñigo Aramendi Inchauspe (CPES CENTRO DE ESTUDIOS A.E.G. BHIP).
  • “LAINOZTATU 4X4”. Garbiñe Intxausti Ormazabal (CIFP MIGUEL ALTUNA LHII).
  • “Ikertu: Iniciación a la Investigación en el Ámbito Sanitario”. Esther Collazos, Raúl Setién (CPEIPS SAN JOSE DE CALASANZ HLBHIP).
  • “6 Orduko Berrikuntza”. Nere Mendizabal Alonso, Ander Loyarte (CPES SALESIANOS URNIETA BHIP).
  • “Colaboración FP+UPV-EHU en el desarrollo de APPs didácticas”. Jaime Corrales (CIFP TXURDINAGA LHII).
  • “Interkooperazioa: Ikasenpresen arteko lankidetza aukera”. Saioa Bacigalupe de la Torre (CIFP ELORRIETA-ERREKA MARI LHII).
  • “Evaluación cooperativa”. Eneko Martínez Goikolea (CPES EGIBIDE LH-FP BHIP).
  • “Zikloetatik haratagoko elkarlana”. Begoña Enbeita, Ergiña Urzelai (CIFP MENDIZABALA LHII).
  • “Proyectos reales para la mejora de las instalaciones del Centro”. Iban Arocena (CPES LA SALLE-BERROZPE BHIP).
  • “BIDELAGUNA, genero-indarkeriaren aurkako proiektua”. Cristina Aldasoro (CPES LA SALLE-BERROZPE BHIP).
  • “CONECT@-T a FP”. Itxaso Diaz de Otazu, Mónica Caro, Iker Larrinaga (CPES Hermanos Larrinaga BHIP).
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak