Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi nazioartekotzeko konpromiso irmoa azpimarratu du Lehendakariak kidego kontsular akreditatuari egindako harreran

2019.eko ekainak 21

Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die gaur Ajuria Enea jauregian Euskadin akreditatutako kidego kontsularreko ordezkariei. Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza ere izan dira ekitaldian. Haien aurrean, Euskadi nazioartekotzeko konpromiso irmoa eta harreman-sare benetakoak eta positiboak eratzeak duen garrantzia azpimarratu du Lehendakariak, eta helburu hori lortzeko eskertu egin du kidego kontsularraren lankidetza ere. “Harremanen eta aukeren espazio zabal bat irekitzen da gure Herrialdearen irudi positiboa munduan ezagutzera emateko”, adierazi du.

Bere jardunean, aurtengo mugarriak errepasatu ditu Lehendakariak Kanpoko Harremanetan eta nazioartekoetan. Hala, nabarmendu egin du Euskadi Basque Country Egunaren lehenengo edizioa; batera hausnartzeko eta lan egiteko jardunaldi bat, indar handiko kontzeptu baten inguruan: “Abangoardia maite duen antzinako herri bat”. Iñigo Urkulluk nabarmendu duenez, erroak sakon sustraituta dituen Herri bat da Euskadi, balio sendoen jabe. Hala, Lehendakariaren hitzetan oinarri horren gainean bide bati ekin zaio herrialde-marka erabiltzea bultzatzeko ‒“Euskadi Basque Country”‒ bere nazioarteko proiektuan lankide direnen esperientziak ezagutzera emanez. Zentzu horretan jakitera eman duenez, datorren urteko edizioan “Euskadi Basque Country Lagunak” saria emango da. 

Bestalde, Lehendakariak enfasi berezia jarri du Euskadi Basque Country Agenda 2030ean. Nabarmendu duenez, bere definizioaren hasierako fasetik, bai Nazio Batuek bai Europako Batzordeak garrantzi handia eman diete herritarrengandik gertuen dauden lurralde-eremuei, Agenda 2030 ezartzeko garaian. “Eskualdeen edo Estaturik gabeko Nazioen partaidetza eta inplikazioa bultzatzen jarraitzea da gure helburua. Gizartearen eskarien hurbiltasuna eta ezagutza espezifikoa ditugu, baita eskumenak eta baliabideak ere haien premiei erantzun egokienak bermatzeko”, adierazi du. Hala, erronka horri jarraitasuna ematen dioten epe laburreko ekimenetako bat aurreratu du Lehendakariak: datorren uztailean High Level Political Forum Nazio Batuen elkarraldian parte hartzea Garapen Jasangarrirako Agenda 2030aren jarraipena egiteko. Bertan, Lehendakariak euskal eredua aurkeztuko du Nazio Batuen Programa Ofizialean. “Euskadi bide onetik ari da lanean, Giza Garapen Jasangarriaren nazioarteko erronka handiarekin orekan”, gaineratu du.

Lehendakariak aipatutako beste mugarrietako bat hau izan da: Euskal Kolektibitateen Munduko VII. Kongresua, Bilbon egingo dena urriaren 2tik 4ra. Aurretik Euskal Diasporaren Eguna ospatuko da, berriro ere irailaren 8an. Lehendakariak azaldu duenez, Diasporaren errealitatearen erabateko aldaketa da Kongresua antolatzearen arrazoi nagusia, desberdina delako emigratzen duten pertsonen profila. “Kongresu hau “aukera” bat izango da aurrerapausoak emateko eta Euskal Komunitate Global baten ideia eratzeko, kanpoko komunitate osoa bere baitan hartzeko gai dena”, gaineratu du. Lehendakariak azpimarratu duenez, aro global berriak interakziora eramaten gaitu, eta horregatik, hain zuzen, SAREGINTZAN da Kongresuaren lema. “Aurrerabideari esker, komunikazio teknologikorako dugun gaitasunari esker, aukera dugu zubiak eraikitzeko, bideak eta ibilbide berriak urratzeko; Sareak sortzeko; harreman eta aliantza berriak eratzeko, “SAREGINTZAN”, adierazi du. Hala, kidego kontsularraren lankidetza eskertu du Euskadi Basque Country nazioartekotzeko bidean lagun eta gidari izateagatik. “Nabarmendu eta eskertu egiten dut Kidego Kontsularraren zeregina gure Herrialdeak munduan bizi duen benetako errealitatea ezagutzera ematen. Beti positiboan”, esanez amaitu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko ekainak 21

    CON LO QUE NO PARECE ESTAR COMPROMETIDO ES CON EL CUMPLIMIENTO DE LA CONSTITUCIÓN, ART. 4.2, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, LA BANDERA DE ESPAÑA/CONSTITUCIONAL BRILLA POR SU AUSENCIA.

Ekitaldiko kargudunak