Berriak Ogasuna eta Ekonomia
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.

Euskadi, anfitriona durante dos días de la reunión del Grupo de Trabajo de Auditoría de Fondos Europeos

2019.eko ekainak 20

Euskadi, Europako Funtsen Auditoretza Lan Taldearen bileraren anfitrioi bi egunez.

 

  • Estatuko Administrazio Orokorreko eta Gaztela-Leongo, Galiziako, Andaluziako, Kanarietako eta Euskadiko Kontu-hartzailetza organoetako 15 ordezkarik hartuko dute parte.
  • Bilerak gaur eta bihar egingo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.

 

Europako Funtsen Auditoretza Lan Taldeak, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Orokorreko eta Gaztela-Leongo Juntako, Galiziako Xuntako, Andaluziako Juntako, Kanarietako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Kontu-hartzailetza organoetako 15 ordezkari elkartuko ditu gaur eta bihar Lakuan.

 

Topaketa horietan gai hauek landuko dira, beste batzuen artean:

  • Laneko metodologiak eguneratzea, Lurralde Garapenerako Funts Europarrak (FEDER), Europako Gizarte Funtsak (FSE) eta Itsasoaren eta Arrantzaren Funts Europarrak (FEMP) finantzatutako proiektuei aplikagarri zaien arautegia behar bezala betetzen dela egiaztatzeko.
  • Iruzurraren kontrako Borrokarako Europar Batzordeko Europako Bulegoari (OLAF) Irregulartasunak jakinarazteko prozesua.
  • Datuen Babeserako Arautegi Orokorraren aplikazioa.

 

2007ko azaroaren 14an egindako Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako Administrazioko Orokorreko Kontu-hartzailetza organoen bileran erabaki zen Europako Funtsen Auditoretza Lan Taldea eratzea. Helburua, Europar Batzordearen laguntzarekin finantzatutako proiektuen auditoretzarako jarraibideak egitea zen. Toki bakoitzean txandaka biltzen da, sei hilabetez behin.

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 20an

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak