Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzaluk txakolinaren balioa indartzeko kontsumitzaileei zuzenduriko kanpaina aurkeztu du

2011.eko martxoak 30

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, Euskadiko saltokiek "gure ekoizleek egiten duten Araba, Getaria eta Bizkaiako jatorri-deitura kontrolatuko kalitatezko txakolina" sustatu dezaten kanpaina aurkeztu du.

Pilar Unzaluk 18.000 eranskin egin direla aipatu du Vitoria-Gasteizen egin den kanpainaren aurkezpen ofizialean. Horiek guztiak, taberna, jatetxe eta hoteletan zabalduko dira toki egokietan agerian jarri ditzaten eta kontsumitzaileek gure txakolina zerbitzatuko dien garantia izan dezaten.

Euskadiko gobernuko sailburuak, ostalaritza sektoreko aktoreen "konplizitatea eta laguntza" nabarmendu nahi izan ditu kanpaina horrekin, besteak beste, "gure txakolinaren balioa handitu, kontsumitzaileek dastatzen dutenaren inguruko informazio egokia eskaini eta gure ekoizleen lana nabarmendu eta bultzatu nahi baititu".

Gaur egun, 378 mahastizain eta 84 txakolindegi dira Euskal Autonomi Erkidegoan ditugun Jatorri-deitura barruan lan egiten dutenak eta, guztien artean, 3 milioi baino gehiago ardo litro egiten dituzte.

"Kanpaina honekin, eta eranskailua jarriko duten ostalaritza sektorekoei esker, herritarrek lokal horietan kontsumitzen duten txakolina kalitatezkoa, Euskadin ekoiztua eta Jatorri-deiturak ezartzen dituen kalitatezko kontrol guztiak gaindituak dituela ziurtatuko dute. Guztiontzat onuragarria izango den ekimen positiboa dela pentsatzen dugu", azpimarratu du.

Txakolinaren sektoreak erakutsi duen "dinamismoa" txalotu du, 2009. urtetik hona 5 bodega berri eta Bizkaiako Txorierri bailarako 17 ekoizle txiki biltzen dituen kooperatiba sortu baitira. "Milioi asko gastatu behar diren proiektuak dira, zeinetan Eusko Jaularitzak eta Foru Aldundiek ere asko laguntzen duten" aipatu du. 

Eranskailuak hoteletara, ostalaritza saltokietara (taberna, jatetxe eta kafetegiak), Jatorri-deituretara eta txakolindegietara bidali dira, euren komertzialen bitartez ahalik eta zuzeneko saltoki gehienetara iritsi daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)