Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadin ezarritako aurreklusterren eredua erakutsi du Eusko Jaurlaritzak Estonian

2011.eko martxoak 30

Mundu osoko 28 herrialdetako 200 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte TCIren Europako Konferentzian

Eusko Jaurlaritza The Competitiveness Institute (TCI) elkarteko partaidea da erakundeko kide gisa.

Eusko Jaurlaritza gaur eta bihar egongo da Tallinnen TCI Lehiakortasunerako Erakundeak (The Competitiveness Institute) antolatutako Europako Konferentzian. Han, Estoniaren hiriburuan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freije andreak Euskadin ezarri den aurreklusterren eredua azalduko du. 

Nazioarteko erakundeak 28 herrialdetako 200 pertsona baino gehiago bilduko ditu. Hitzaldian, aurreklusterri aplikatutako euskal eredua hautatu da arrakasta izan duen kasu gisa. Euskadin bederatzi aurrekluster daude abian. Lehentasunezko klusterraren kategoria lortu aurreko eredua da eta sektoreen lehiakortasuna sustatzen laguntzen du enpresen arteko lankidetzaren bitartez. 

The Competitiveness Institute (TCI) erakundearen helburua klusterretan oinarritutako estrategiak sustatzea da ekonomia-lehiakortasuna eta eskualdeko garapena hobetzeko. Erakunde horren helburuen artean industria eta zerbitzuetako klusterren lehiakortasuna eta klusterren garapenean lan egiten duten pertsonen lanbide-maila indartzeko metodologiak hobetzea dago. Horretarako, klusterren lehiakortasuna garatzeko tresnak sustatu nahi ditu mundu osoan, eta goi-mailako prestakuntza eskaintzen die klusterretako profesionalak izan daitezkeenei.

Europako Konferentzia gaur hasi eta ostegunean amaituko da, eta gai nagusia kluster-politikak Europan, estatuan eta eskualdean nola hobetu izango du, baita klusterren kudeaketan bikaintasuna lortzeko modua ere.

Jardunaldi hori lehenengo aldiz egin da Ekialdeko Europan. Konferentziak, bestalde, klusterren garapenari buruzko ikuspegi sakonagoa emango du Ekialdeko eta Erdialdeko Europan. 

Konferentziaren hasierako programaz gain, Gune Irekiaren metodoan oinarrituko diren hainbat saio paralelo antolatuko direnez, parte-hartzaileak aukera izango du bere interes nagusiko gaiak definitzeko, baita sortutako eztabaida bideratzeko ere.

Eusko Jaurlaritza, erakundeko kide den aldetik, The Competitiveness Institute (TCI) elkarteko kide da. Elkarterean helbide soziala Bartzelonan dago eta nazioarteko bokazio handia du. Honako erakunde hauek dira elkarte horretako kideak: Innovation Norway, Regional Council of Central Finland, Orkestra (Lehiakortasunerako Euskal Institutua.), Acc1ó (Generalitat), Comunidad Cluster Medellín & Antioquía (Kolonbia), Baltic Innovation Agency...

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 30a

 

 

 

 

3 iruzkin
  • @condedelamaza
    2011.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @orkestra: El G.V. muestra en Estonia el modelo d preclusters implantado en Euskadi http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5524 @Irekia

  • @ADEGI
    2011.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @orkestra: El G.V. muestra en Estonia el modelo d preclusters implantado en Euskadi http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5524 @Irekia

  • @orkestra
    2011.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco muestra en Estonia el modelo de preclusters implantado en Euskadi http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5524 via @irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan