Eu

Eusko Jaurlaritzak saria eman die herritarrek balio publikoa sortzeko eta Opendata kultura sustatzeko sortutako zazpi proiekturi

2019.eko ekainak 20
  • 2018ko “Elkarlan Sariak eta “OpenData Sariak Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira, herritarrek euskal administrazio publiko hurbilagoa eta gardenagoa eraikitzen parte har dezaten sustatzeko

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak, gaur goizean, “Elkarlan Sariak eta “OpenData Sariak entregatu ditu. Ekitaldia Euskadiko Artxibo Historikoan izan da eta, hartan, Gobernuak aintzatetsi egin ditu herritarrek balio publikoa sortzeko eta OpenData - datu irekiak berrerabiltzeko kultura sustatzeko sortutako zazpi proiektu onenak.   

2018KO ELKARLAN SARIAK

Elkarlan Sariak duela lau urte sortu ziren, gizarte-eragileen parte-hartzea sustatu eta gardentasuna eta herritarrei entzutea eta kontsultatzea sustatzeko. Laugarren edizio honetara 30 proiektu aurkeztu dira. Saria jaso duen proiektu bakoitzak 6.000 euro jaso ditu. Honako hiru proiektu hauek izan dira sarituak:

  • Bioalai kontsumo ekologikoaren elkartea: 25 urteko esperientzia eta 1.200 familia bazkide baino gehiago ditu Bioalai komunitateak; ahal denean ekoizleei zuzenean erostearen aldeko apustua egiten du, agroekologiaren oinarriak euskarri izanik.
  • Wikiemakumeok Etxebarriko Inurtxi emakume-elkartearena: ahalduntzeko modu berria, gaikuntza digitalaren bidez. Wikipedian emakumeak argitaratzen ez direla ikusarazten du. Proiektuak abian daramatzan hiru urteotan, guztira 360 emakumeren biografia baino gehiago sortu dira Wikipedian, eta 130 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute 57 wikikedadetan.
  • Impact Hub Donostia, S.Coop.: irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da. Gizarte-berrikuntzaren arloekin zerikusia duten programa bereziak diseinatzen ditu, hura gizartearen eraldaketatik eta ahalduntzetik bakarrik ulertuta. Gaur egun, bere erkidego sustatzaileak 70 kide aktibo baino gehiago ditu, eta mundu hobeari zerbitzu emateko inklusioa, aniztasuna eta baterako sorkuntzaren espiritua ditu bereizgarri.

2018KO OPEN DATA SARIAK

OpenData Euskadi Euskadin sektore publikoaren informazioa berrerabiltzea sustatzen duen datu irekien ataria da. Zerbitzu honek datuak zuzenean eskaintzen ditu, transformaziorik eta interpretaziorik gabe, hirugarrenek horien bidez zerbitzuak sortu eta, horrela, administrazio gardena eta irekia lortu ahal izateko. Haren erabilera sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak “OpenData Sariak sortu zituen eta, horrela, ideiarik eta aplikazio onena aitortzeko.

  • Idearik onenak000 euroko saria du, eta “Lizitazio publikoen esleipenak proiektuak lortu du. Proposamen horren bidez, datu irekien zenbait gordailutan lizitazio publikoetako kontratu-jarduerari buruz dagoen informazioa aberastu eta ustiatzen da.
  • Bigarren ideiarik onenak000 euroko saria du, eta “Euskadi LEP sariak jaso du. Sakelako telefonoetarako eta tabletetarako aplikazioa da; horren bidez, modu antolatuan batzen dira Euskadin egiten diren enplegu-eskaintza publikoak.
  • Aplikaziorik onenak000 euroko saria du: Euskadiko osasuneko, ingurumeneko eta gizarte eta ekonomiako atlasa, arlo txikien arabera”. Tresna horren bidez, hobeto ulertzen da osasun-adierazleen banaketa geografikoa eta horien determinatzaileak Euskadiko biztanleetan.
  • Bigarren aplikaziorik onenak 000 euroko saria du: “TextReference: euskararako testuinguru hiztegia”. Euskarazko testuingurua jaso duen hiztegia; horren bidez, bete egiten da gai horretan gutxiengoaren hizkuntzek duten hutsunea, kasu honetan euskarak duena.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fco_granaino
    2019.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    @Irekia ACTO previsto para el 20 de junio de 2019 ➡️ https://t.co/I9mp5HRXAM
    "En un acto celebrado en el Archivo Hi… https://t.co/Gm6ODFuX53

  • 2019.eko uztailak 02

    Falta la bandera de España junto a la Ikurriña, según nuestra Constitución, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2.
    A Uds no les daría yo un premio, más bien les castigaría a escribir cien veces el artículo 4 de la Constitución.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak