Berriak Lehendakaritza
Eu

GGKEk bere erakundeetan genero berdintasunaren aldeko planak gara ditzaten laguntzeko deialdia atera da

2019.eko ekainak 19
  • Eskakizuna modu telematikoan egin behar da eta aurkezteko azkenengo eguna uztailak 19 izango da

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE)  genero berdintasunaren aldeko barne antolaketa eta aldaketa prozesuak bultza ditzaten laguntza deialdia egin berri du. Aurrekontua 250.000 eurokoa da eta dokumentazioa aurkezteko epea uztailak 19ra arte izango da.

Helburua da erakunde barruan funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesuak eta ekintzak sustatzea. Hala, deialdiak prozesuaren lau fase ezberdinetara zuzenduko da eta bakoitzak diru kopuru zehatz bat izango du: Generoaren partaidetza-diagnostikoa egitea eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzea, planaren ezarpena, plana ezartzea eta ondorengo ebaluazioa, eta azkenik, ekintza-planaren ezarpena ebaluatzea.

Erakundeek bete behar dituzten eskakizunen artean daude legez eratua egotea, ordezkari izateko ahalmen nahiko izatea, sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea. Eskaerak tramitazio elektroniko bidez egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus helbidean.

Dekretu berriak ezarritako aldaketak

GGKEen barruan ekitate-ekintzetarako laguntza-ildoen ebaluazioaren ondoren Eusko Jaurlaritzak dekretu berria onetsi zuen 2018an. Bertan finantza daitezkeen faseak zabaltzen dira eta martxan jartzen diren ekitatearen aldeko prozesuak bideragarri egiteko eskakizun berriak ezartzen dira; horien artean GGKEetako zuzendaritza-taldeek nahitaez parte hartu behar izatea barnean sortzen diren ekitatearen aldeko taldeetan; sortutako genero-egiturak diru-laguntza prozesuaren fase guztietan mantentzeko konpromisoa; eta erakundeek ekitatearen aldeko taldeko arduradunaren soldataren zati bat laguntzen kargura egotzi ahal izatea.

2009tik 30 ekimen inguru finantzatu ditu Eusko Jaurlaritzak eta GLEAk iaz fase ezberdinetarako 8 laguntza eman zituen Medicus Mundi Araba, Etiopia Utopia, Entre Amigos- Lagun Artean, Oxfam Intermon, Setem Hego Haizea, REAS Euskadi, Medicus Mundi Bizkaia eta Unesco Etxea erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko barne prozesuak martxan jartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak