Berriak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak, UHCRrek, Euskadiko Caritasek eta Euskal Herriko Jesuiten Plataformak hitzarmen bat sinatu dute errefuxiatuak hartzeko, Babes Komunitarioaren bidez

2019-06-20
  • Babes Komunitarioen ereduaren bidez, birkokatzeko estatuko programak osa daitezke eta errefuxiatuen kopurua areagotu, sozietate zibilaren, GGKEen edo bestelako interes-taldeen inplikazioaren bidez
  • Proiektu pilotua martxoaren 26an jarri zen abian, bost familia osatzen dituzten 29 errefuxiatuen etorrerarekin, hauetako 16 adin txikikoak. Guztiak Siriakoak dira 
  • Jonan Fernandezek azpimarratu du erabilgarri dauden toki kopuruaren eta jasoak izateko beharra duten errefuxiatu kopuruaren arteko zuloa handitzen ari den unean, programa hau aukera bat dela. “Elkartasuna ez da arazoa, arazoa honen gabezia da”.

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak, Espainako Gobernuak, UNHCRrek, Euskadiko Caritasek eta Euskal Herriko Jesuiten plataformak nazioarteko babesaren onuradun diren pertsonen harreraren eta integrazioaren arloan jada martxan dagoen Babes Komunitarioko Esperientzia Pilotua, Auzolana II, Hitzarmena sinatu dute gaur Lehendakaritzan.

Sinadura  ekitaldian eta ondorengo prentsaurrekoan Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia;  Estrella Rodriguez, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Gizarteratzeko eta Arreta Humanitarioko zuzendari nagusia; Francesca Friz-Prguda, UNHCRen ordezkaria, José Emilio LaFuente Gipuzkoako Caritasen idazkari nagusia; eta Kontxi Claver, Ellacuria Fundazioaren zuzendaria, izan dira.

Babesletza Komunitarioak errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko prozesuan herritarrak, Gobernuz kanpoko erakundeak edo beste zenbait talde antolaketa propioa edukitzea eta inplikazio zuzena hartzea esan nahi du. Herritarrak taldekatu egiten dira eta konpromisoa hartzen dute etxebizitza eta laguntza ekonomikoa, emozionala eta soziala eskaintzeko ezarritako epe batean zehar, normalean, urtebetez.

Eredu honek errefuxiatuak hartzea eta gizarteratzea kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetzea ahalbidetzen du. Babesletza Komunitarioak Kanadako esperientzia du iturri. Kanadako Gobernuak berak Errefuxiatuak Babesteko Ekimen Globala (GRSI ingelesez) bultzatu zuen Nazio Batuen laguntzarekin eredu hau sustatzeko, jada, Brasilen, Argentinan, Irlandan, Erresuma Batuan eta Alemanaian ezartzen ari dena

Proiektu pilotua

Proiektu pilotua martxoaren 26an jarri zen abian, bost familia osatzen dituzten 29 errefuxiatuen etorrerarekin, hauetako 16 adin txikikoak. Guztiak Siriakoak dira eta Jordaniatik zetozen. Euskadira iristerakoan, boluntarioen bost taldek, hitzarmenean “Babesletza Komunitarioko Tokian Tokiko Taldeak” izendatzen direnak, pertsona hauek hartzeaz eta kokatzeaz arduratu ziren bost udalerritan: Bilbo, Arrigorriaga, Portugalete, Andoain eta Gasteiz.

Pertsona hauek iritsi aurretik, talde hauek udalerri bakoitzean etxebizitza bat eta harrera eta integrazioa buktzatzeko lan-proiektu bat prest zeuzkaten. Proiektua, aldez aurretik, balioztatu zuten Espainiako Gobernuak, ACNUR erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak.

Boluntarioen tokian tokiko bost talde hauek Bilboko, Andoaingo eta Gasteizko Caritas-en babesa eta estaldura daukate, eta Jesuitena Arrigorriagan eta Portugaleten. Bi erakunde hauek esperientzia pilotua koordinatzeaz eta jarraipena egiteaz arduratzen dira.

Helburuak

Esperientzia Pilotu honek bi helburu ditu:

-Errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko eredua garatzea non, elkartze, antolaketa propio eta inplikazio kolektiboko formula desberdinen bidez, pertsona hauek hartzeko eta gizarteratzeko prozesuetan erantzukizun zuzena onartzen duen gizarteak.

-Prozesu hauen hobekuntza kualitatiboa ekarriko duten sinergiak eta balio erantsia sortzea, pertsona hauen autonomiaren eta jasoak izan diren testuinguru sozialaren bizikidetza armoniatsuaren lorpenean eragin positiboa eginez

Aldi berean, Babesletza Komunitarioa, Euskadin zein beste Komunitate Autonomoetan, zabaltzeko proiektu handi batean irauli litezkeen ikaskuntzak eta ondorioak atera nahi dira; eta, horrekin batera, errepikatu ahal izango litzatekeen ekimen bezala aurkeztu ahal izatea. Arrazoi honengatik, esperientzia pilotuak sistematizazio- eta ebaluazio-prozesua jarraituko ditu paraleloan.

Hitzarmenaren sinaduraren ostean, Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak gehitu du erabilgarri dauden toki kopuruaren eta jasoak izateko beharra duten errefuxiatu kopuruaren arteko zuloa handitzen ari den unean, programa hau aukera bat dela. “Beren herrialdeetako gatazkatik eta jazarpenetik ihesi doazenei laguntzeko eta elkartasuna adierazteko euskal gizartearen desioak bideratzeko aukera zabaltzen du gainera”. Bere interbentzioaren bukaeran azpimarratu du “elkartasuna ez da arazoa, arazoa honen gabezia da”.

Proiektu hau Errefuxiatuen Itun Mundialarekin bat dator, eta helburu horren helburuetako bat errefuxiatuak herrialde seguruak diren herrialdeetara sartzeko programak eta bide legalak gehitzea da, baita kolektibo horrekin lan egitea ere aktore anitzeko ikuspegitik.

Lekualdatze behartuen zifrak

Atzo UNHCRrek aurkeztu zuen Tendencias Globales 2018 txosten estatistikoaren datuen arabera, ahultasun-egoeretan dauden 1.4 milioi errefuxiatuetatik soilik 92.400 errefuxiatuk hartu dute parte horrelako programetan mundu osoko 25 herrialdetan (nekez %7). Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak atzo jakinarazi zuenez, gatazkek eta jazarpenak eragindako pertsonek errekorra hautsi zuten 2018an, 70,8 milioi pertsonarekin, azken bi hamarkadetako mailarik altuenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)