Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak eta Osakidetzak “lehentasunezko gaia” den lehen mailako arreta sendotzeko hartutako neurriak azaldu dituzte

2019.eko ekainak 19

Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin du, gaur, Legebiltzarrean, duela denbora asko zenbait eragilerekin batera elkarlanean egiten ari den lana azaltzeko

Emandako “urrats egiaztagarri”etako bat da Familiako Medikuntzako eta Erizaintzako plantilla handituko dela; 86 plaza gehiago izango dira, 2020rako

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia abian jarri zenetik izandako aurrerapenen berri eman du; estrategia hori “berezia da, Eusko Jaurlaritzaren agenda politikoan lehentasun nagusia duen asistentzia-maila hori sendotzeko”. Emandako lehen “urrats egiaztagarri”etako bat da Familiako Medikuntzako eta Erizaintzako plantilla handituko dela; 46 plaza gehiago izango dira. Hurrengo urtean beste 40 sortuko dira, harik eta 86 plaza bete arte; horrela, medikuko pazienteen ratioa murriztuko da

Horrela azaldu du Nekane Murga Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean; bertan Iñaki Berraondo Osasun sailburuordearekin eta doktorearekin eta Susana Martín Osakidetzan estrategia zabaltzeko arduradunarekin eta doktorearekin batera egin du agerraldia. Agerraldia egin dutenek Lehen Mailako Arretarako Estrategiak jaso dituen edukiaren eta neurrien berri eman dute, dagoeneko garatzen hasi direnak barne; dokumentuak jaso dituen 35etatik 15. Horien bidez, zerbitzu hobea eman nahi zaio euskal gizarteari, eta antolamendu hobea hura eratzen duten profesionalei.

Sailburuak gogorarazi du Osasun Sailak denbora daramala “hertsiki elkarlanean” tartean diren zenbait eragilerekin –osasun-zentroetako profesionalak, ikerketa-unitateak, elkargo profesionalak, sindikatuak, talde politikoak…–, gertatzen ari diren eta, aldi berean, antolamendu-ereduan eta osasun-zentroen zuzkiduran aldaketak behar dituzten gizarte-eraldaketei erantzuteko. Asistentzia-maila hori sendotu egin behar da, hainbat motibo tarteko: biztanleriaren zahartzeak gero eta gaixotasun kroniko eta mendekotasun gehiago dakar; “gizarte-medikalizazioa, alegia, medikuaren kontsultara lehen familia-eremuan konpontzen ziren gai askorengatik joan ohi gara”, eta ahal den neurrian lehen mailako arretako jarduketa proaktiboen bidez ospitaleratzeak prebenitzeko edo saihesteko osasun-arretako eredu berria. “Gizarteak osasun-zentroetan jaso duen arretaren inguruan eta horietako profesionalen inguruan duen pertzepzioak jarraitzen du oso ona izaten”, esan du Osasun sailburuak.

"Errealitate berrira egokitzeko” eta “euskal gizarteari ahalik eta zerbitzu onena eman ahal izateko”, Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia jarri dute abian. Emandako lehen “urrats egiaztagarri”etako bat da Familiako Medikuntzako eta Erizaintzako plantilla handituko dela. Pasa den maiatzean, Gobernu Kontseiluak 46 plaza sortzea adostu zuen; kopuru hori areagotu egingo da hurrengo urtean, harik eta 86 sortu arte. Horretarako, 4,6 milioi euro inbertituko dira.

 

Gaur arte, dokumentuak jaso dituen zazpi ildo estrategikoetan aurreikusitako ekintzak zabaltzeko, dagoeneko eratu dira honako lantalde hauek:

  • Eskaria kudeatzeko taldea; medikuntzako, pediatriako, erizaintzako eta administrazio-arloetako profesionalek eratzen dute, eskaria kudeatzeko eta segimendu-protokoloak ezartzeko eredua hobetzeko.
  • Agenden kalitate-taldea; horrek egunero arreta jasotzen duen paziente-kopurua arrazionalizatzeko eta atzerapenak murrizteko irizpideak zehaztuko ditu.Umeen osasun programak errebisatzeko taldea
  • Egokitzapen farmakoterapeutikoko taldea, historial farmakoterapeutiko bakarrean aurrera egiteko.
  • Lehen mailako arretako farmazialariaren funtzioei buruzko taldea, irudi horrek erakundeetan dituen funtzioak homogeneizatzeko.
  • Gorabeherak kudeatzeko eta zirkuituak prestatzeko taldea, lehen mailako arretaren eta ospitale-arretaren arteko elkarreraginean dauden gorabehera ohikoenak identifikatzeko, segimendua egiteko eta komunikazio-zirkuituak ezartzeko.
  • Lehen mailako arretako inberstsioen-taldea.

 

EGINDAKO EKINTZA NAGUSIAK

Lehen Mailako Arretarako Estrategian aurreikusitako 35 ekintzetatik 15 ari dira garatzen, dagoeneko. Besteak beste, lehen mailako arretaren plantilla areagotzeaz gainera, nabarmentzekoak dira eskariaren motiboak sailkatzeko administrazio-triajea pixkanaka zabaltzea eta, horri lotuta, osasun-zentroetan arreta ematen dieten profesionalen taldearen funtzioei buruzko hiritarren informazio-kanpaina.

Halaber, erizaintzaren eginkizuna sendotzeko lan egiten ari da, osasunaren prebentzioan eta sustapenean ez ezik, prozesu arinetan ere –besteak beste katarroa, eztarriko minak, sukarra, beherakoa edo okadak– protagonismoa izateko.

Gainera, 7 milloietako inbertsioarekin, berriro ezarri dira gailu informatikoak eta softwarekoak ( apiriletik mila bat inguru) eta dokumentazio klinikoa prestatzeko protokoloak eguneratu dira, medikuntzako eta erizaintzako langileen lana desburokratizatzeko eta, horrela, herritarrei ahalik eta denbora gehien arreta eman ahal izateko. Beste ekintza batzuetan ere hasi da lanean, esaterako: kalitateko zerbitzuaren eskaintzaren eta biztanleen sarbide egokiaren arteko oreka eduki ahal izateko kalitateko agendak sortzea, lehen mailako arretan fisioterapeutak sartzea edo pediatren kupoak berriro banatzea.

“Osasun Sailak oso gogoan du errealitate aldakorrera egokitzen joan behar dela; elkarren ondoan ari gara lanean, pazienteei ahalik eta osasun-prestazio onena bermatzeko”, esan du, amaitzeko, sailburuak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak