Berriak Lehendakaritza
Eu

Hirigintza iraunkorra eztabaidan Gasteizen

2011.eko martxoak 30

400 adituk parte hartuko dute Vitoria-Gasteizko Hirigintza Iraunkorrari buruzko Nazioarteko I.topaketan

Vitoria-Gasteizko Udalak antolatutako biltzar honetako txostengileen artean, soziologiaren, ingurume-orekaren, arkitekturaren eta hirien plangintzaren eta garapenaren arloetako nazioarteko analistarik ospetsuenetako hamabost daude. Hiri “iraunkorragoak” egin behar direla esan du lehendakariak topaketa honetan. Horretarako “birgaikuntzaren” eta “leku galduen” berreskuratzearen alde agertu da.

Patxi López lehendakariak gaur azaldu du “jadanik ez duela balio hirigintza garapena handitzea gizartearen hazkundeari erantzuteko, hiria “zentzuzkoagoa eta iraunkorragoa” izaten hasi beharko dela baizik. Horretarako hiriek “trinkoagoak” izan behar dutela dio.

Lehendakariaren aburuz, Euskadik hiri “iraunkorragoak” izan behar ditu. “Baliabide energetiko gutxiago erabili behar dira eta birziklapena bultzatu behar da. Halaber, eraikinak eta lurzoruak zaharberritzearen garrantzia azpimarratu du, eraikuntza berrien edo hedapenaren alternatiba gisa, energia eta ura aurrezteko helburuz.

Patxi López lehendakaria, Xabier Agirre Arabako diputatu nagusia eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea aritu dira Hirigintza Iraunkorrari buruzo Nazioarteko I Topaketaren inaugurazio-ekitaldian.

Arkitekturaren, soziologiaren eta hirigintzaren arloetako hamabost profesionalek (nazionalek zein nazioartekoek) parte hartuko dute aurtengo edizioan antolatutako mahai-inguru, mintegi eta eztabaidetan. Aditu horien artean, hasierako eta amaierako ekitaldietako hizlariak azpimarra daitezke: Saskia Sassen eta Jeremy Rifkin.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)