Berriak Lehendakaritza
Eu

UPV/EHUko XXXVIII. Uda Ikastaroak inauguratu ditu Lehendakariak

2019.eko ekainak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, UPV/EHUko XXXVIII. Uda Ikastaroei hasiera eman die. 

Donostiako Miramar jauregian izan da inaugurazio-ekitaldia, eta bertan izan dira Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano, Donostiako Udaleko Alkate Eneko Goya, BBVA Fundazioko Zuzendari Rafael Pardo, UPV/EHUko Errektore Nekane Balluerka eta Uda Ikastaroetako Zuzendari Itziar Alkorta.

Uda Ikastaro hauek urte akademikoaren eskaintza osagarri bat dira, non unibertsitateko ikasleek eta beste ikasle batzuek espazioak, hausnarketa eta ezagutza partekatzen dituzten. Zentzu horretan, Uda Ikastaroak parte dira Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteari egiten dion ezagutza-transferentzian.

Inaugurazio-ekitaldian Lehendakariak azpimarratu duenez, unibertsitateko ekosistemaren garapena, bikaintasunezko ikerketa eta ezagutzaren transferentzia babestuta egiten du aurrera gizarteak. Zentzu horretan, hezkuntzak eta berrikuntzak duten garrantzia azpimarratu du Iñigo Urkulluk. Hala, adierazi duenez, hezkuntza eta Berrikuntza Herrialde erronkak dira, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa eta elkarlana eskatzen dutenak. “Gure oraingo inbertsioak emaitzak izango ditu etorkizunean. Beharrezko inbertsioa, alegia, hazkunde-eredu jasangarri bat irmotzeko, enplegu-aukerak sortzeko, talentua erakarri eta mantentzeko”, gaineratu du.

Gainera, kalitateko enplegua gehitzea nabarmendu du Lehendakariak helburu nagusitzat. Zentzu horretan, Prestakuntza Dualaren garrantzia aipatu du. “Unibertsitateen eta Enpresen arteko hurbiltasuna eta lankidetza bultzatzen jarraitu behar dugu”, adierazi du.

Bestalde, Lehendakariak esan duenez, Unibertsitateak beharrezko baliabideak eskaintzen ditu etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta, besteren artean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren erronka nabarmendu du.

Ondokoek osatzen dute programa: online ikastaroak, ikastaroak, tailerrak, eskolak, jardunaldi profesionalak eta kongresuak, ziklo desberdinetan barne hartzen direnak. Ikastaroek espazio bat eskaintzen dute etengabe aldatzen doan gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako. Jarduera presentziak maiatzean hasiko dira eta urrian amaituko dira, eta urte osoan zehar eskaintzen da Online Ikastaroen programa bat.

UPV/EHUko XXXVIII. Uda Ikastaroak

UPV/EHUko Uda Ikastaroen hogeita hemezortzigarren edizioan errealitatetik gertuen dauden gaiak eta komunitate zientifikoaren topaketak konbinatzen dituzten hausnarketa-eremuei heltzea planteatzen da, esperientziak, aurrerapenak eta ikerketa-lerro berriak partekatzeko. Hezkuntza eta zientzia eskutik doaz edizio honetan, non STEAM ikastaroen eskaintza zabala biltzen den. Esparru horretan sartzen dira 191 jarduerak. Baina ohiko zikloez gain, aurten, garrantzizko berritasun bat aurkezten da: edizio honetan zehar Donostia-San Sebastián Jasangarritasunerako Foroa martxan jarriko da.

Donostia-San Sebastián Jasangarritasunerako Foroan, Eusko Jaurlaritzak ez ezik, Jakintzaren Mugak Sarietako Klima Aldaketa eta Biodibertsitatearen Kontserbazioa modalitatean saritutakoek ere parte hartuko dute. Ingurumen Sailburuordetzarekin eta IHOBErekin egindako elkarlanak aukera emango du Foroa prestakuntza-edukiez hornitzeko, baita mundu guztiarentzat irekita dauden hedapen-materialez ere, Internet eta sare sozialen bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak