Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

800.000 euro Behatoki Estrategiko Sektorialak abian jartzeko (2011-03-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 29

Ebazpena, behatoki estrategiko sektorialei 2011ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia argitara ematen duena.

Eusko Jaurlaritzak, aurten, 800.000 euro emango ditu Behatoki Estrategiko Sektorialak abian jartzeko. Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda jaunaren Agindua, Behatoki Estrategiko Sektorialetarako 2011rako laguntzak iragartzen dituena.

Behatoki horiek klusterrek eta sektoreek beren lehiakortasuna hobetzeko dituzten elementuetako bat dira, kluster eta sektore horien jarduera berritzailea sustatzea izanik behatokien zeregin nagusia.

Behatoki horien eginkizunek lan garrantzitsuak biltzen dituzte, hala nola euskal enpresaren jakintza-premiak identifikatuko dituen laguntza-sistema bat sortzea edo erabakiak hartzeko prozesua hobetuko duen edozein informazio estrategiko lortzen laguntzea.


Laguntzen zenbatekoa, orokorrean, honako jarduera hauen azpikontratazioetatik eratorritako gastuen % 80 finantzatzeko da:

- sektoreko enpresen edo kluster-elkarteen berrikuntza-premiak identifikatzea.
- lortu nahi diren helburuetarako izaera estrategikoko informazio-edukiak lortzeko, tratatzeko, aztertzeko, sortzeko eta hedatzeko jarduerak.
- enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko eta horiekin dinamizatzeko jarduerak.
- egitura nuklearrak egindako jarduerak, dagozkien zuzendaritzarekin eta koordinazioarekin, sarean funtzionatzeko.


Diru-laguntzaren muga autonomia-erkidegoko aurrekontuei buruzko urteko deialdian aurrekontuan sartutako urteko kredituek ezarriko dute.

Laguntza hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila abian jartzen ari den jardunetako bat da 2010-2013 Enpresen Lehiakortasun Planean azaltzen den jardun-ildoa betetzeko. Aipatutako Planean enpresen modernizazioa nahiz berritzeko eta sortzeko ahalmena indartzeko konpromisoa hartu dute. Lan hori Euskadi Industria Berritzailea, Ekintzailea eta Teknologikoki Aurreratua izan dadin bideratuta dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan