Berriak Kultura
Eu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2011ko deialdia (2011-03-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 29

Agindua, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiteko dena.

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 2011ko deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Agindu horren bidez, 20 eta 30 urte bitarteko 100 pertsona (gehienez) hainbat herrialdetara joan ahal izango dira lankidetza-proiektuetan parte hartzera. Hautatutako gazteak eta proiektuak Kulturako sailburuak 2010eko abenduaren 1ean emandako Aginduaren bitartez aukeratu dira (Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 1eko Agindua, garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten diena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkezteko).

Programaren helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzea eta garapen-lankidetzarako ekintzetan sentsibilizatzea. Hori dela eta, Euskadiko gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzeko helburuari eutsiko zaio, bai eta ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukerari ere. Esperientzia hori aberasteko eta osatzeko, informazio eta orientazio jardunaldiak antolatuko dira.

Datorren ostegunean, Marta Ares Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eta Natxo Rodríguez Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak prentsaurreko bat emango dute deialdi honi buruzko argibideak azaltzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan