Euskadik Eskoziarekin gizarte-zerbitzuak eta enplegu inklusiboa kudeatzeko ezagutza trukatuko du
- Bihar, asteazkenean, topaketak izango ditu Beatriz Artolazabal sailburuak Eskoziako Derek MacKay eta Jamie Hepburn ministroekin
VG 17 06 19
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, datorren astean, topaketa izango du Derek MacKay Eskoziako Gobernuko presidenteorde eta Finantzetako, Ekonomiako eta Bidezko Enpleguko ministro idazkari nagusiarekin eta Jamie Hepburn Eskoziako Enpresako, Enpleguko eta Trebetasunetako ministroarekin, enpleguaren kudeaketarekin, enplegagarritasuneko programekin, gazte eta emakumeen enpleguarekin eta “bokaziozko trebetasun ez-aurreratuak” izenekoekin zerikusia duten ekimenak aztertzeko.
Era berean, Lanbidek egiten duen hobekuntzaren barruan, Artolazabalek Skills Development Scotland ezagutuko du, enplegagarritasuna hobetzeko Eskoziako Gobernuaren agentzia, bai eta St. Jamesen (Edinburgo) garatzen den proiektu bat ere. Proiektu horren bidez, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak baliatzen dira hiria berroneratzeko eta eraldatzeko ekimen handi batean.
Egun batzuk barru, Frantziako Girondeko departamentuko presidenteak, Jean-Luc Gleyzek, Akitania Berriko gizarte-politiketako eta enplegu inklusiboko arloetako beste kargu eta arduradun tekniko batzuekin batera, Euskadiko zenbait gizarte-baliabide bisitatuko dituzte, Artolazabal sailburuarekin eta Lide Amilibia sailburuordearekin batera.
-
2019-06-18
Comentario de Twitter:
🔵 Euskadi intercambiará conocimiento para la gestión de los servicios sociales y empleo inclusivo con Escocia ➡︎ https://t.co/Hrlac7qtb9 -
2019-06-18
Comentario de Twitter:
🔵 Euskadik Eskoziarekin gizarte-zerbitzuak eta enplegu inklusiboa kudeatzeko ezagutza trukatuko du ➡︎ https://t.co/8SpiFhbqxq