Eu

Euskadi aeronautika sektoreko Parisko Le Bourget azokan

2019.eko ekainak 17
  • Hegan klusterrak Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiaren bisita jaso du

Euskadiko sektore aeroespaziala berriro izango da Parisko Le Bourget azokan, aeronautika eta espazio sektoreetako mundu mailako hitzordu garrantzitsuenean. Horretarako, HEGAN klusterrak stand bat jarriko du, zeinetan parte hartuko duten elkarteko zazpi bazkidek (Eibar Precision Casting, Ekin, Korta, Satlantis, Tecnalia, Wec eta Wolco) eta SPRI Taldean Integratutako Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak.

Aste honetan bertan da Le Bourget azokako Paris Air Show, eta gaur (astelehena, hilak 17), HEGAN klusterrak bi bisita jaso ditu, bata Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiarena eta bestea Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalena, zeintzuek bilera bat egin duten sektoreko enpresekin klusterraren standeko Basque Country gunean.

Bestalde, urteroko ohiturari jarraituz, bihartik aurrera Susana Larrea (SPRI Taldeko teknikaria eta Jaurlaritzaren eta HEGAN sektore aeroespazialaren euskal klusterraren arteko artekaria) presente egongo da Le Bourget azokan euskal enpresekin batera.

HEGAN klusterrak berriki jakinarazi duenez, elkarteko kide diren euskal enpresek enplegu, fakturazio eta ustiapen zifrak handitzen jarraitu dute, etengabeko hazkundeak izan dituztelarik azken hamar urteotan. Kide guztien fakturazio bateratua 2.457 milioi eurokoa izan da, 2017an baino %1,32 handiagoa, eta zuzeneko enplegua %2,8 igo da, 14.856 langileraino, Euskadin kokatutako lantegiek bilakaera oso positiboa izan dutelarik

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak