Eu

Kontsumitzaileen Estatutuaren Legea sortuko dela iragarri du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Legebiltzarrean egin duen agerraldian

2019.eko ekainak 17
2020-2030 analisiak zehazten duenez turismoakBPGren 4 puntu igoko lituzke datorren hamarkadan

 

Euskal Autonomia Erkidegoa lehentzat hartu du Exceltur-eko Monitur txostenak lehiakortasun turistikoan eta aipamen bat egin die Sailaren Jardun Egokiei

 

Euskal saltokietan e-commerce bidezko online salmenten portzentajea % 35,3koa da; % 8,1 igo da 2017aren aldean.Hazkunde nabarmena da kontuan hartzen badugu xedetzat hartu genuen adierazlea % 1,75ekoa zela” azpimarratu du Sonia Pérez Ezquerrak.

 

Kontsumobidetik lehen aldiz sustatu da Zerbitzuen Karta bat sortzea, herritarrekiko hartutako konpromiso neurgarriak eta zehatzak zehazteko.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak agerraldia egin du gaur Legebiltzarreko Merkataritza, Turismo eta Kontsumoko Batzordearen aurrean Sailaren lerro estrategikoak eta proiektuak azaltzeko. Sailburuak bere jardunari hasiera eman dio gogora ekarriz “turismoak eta merkataritzak pisu estrategiko bat dute Euskadiko ekonomiaren barruan. Bien artean 236.000 afiliazio batzen dituzte, Euskadiko enpleguaren ia % 25 eta BPGren % 17”.

 

Hori guztia, azaldu du sailburuak, bi sektoreren arteko dikotomia-egoera nabarmen batean, “turismo sortu berri bat eta bere eredua aldatzen ari den merkataritza bat, bien arteko elkarketa- eta osagarritasun-gune ugarirekin”.

 

TURISMOA

Eszenario horretan, turismoa eta ostalaritza hazten ari den industria bat da, modu desestazionalizatu batean sortua. 2019ko lehenengo lauhilekoan 963.000 turista erakarri ditu, % 5,4 gehiago 2018ko aldi beraren aldean.

Plan estrategikoaren 7 ardatzak eta neurri zuzentzaileak azaldu ditu sailburuak. Batetik, aparteko eskaintza turistiko bat garatu izana, Industria Turismoa, Familia Turismoa edo The Basque Route bezalako produktuekin.

Bestetik, marketing digitalari eta enpresen babesari esker turistak erakartzea eta fidelizatzea. Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzek 45onuradun izan zituzten; 2.632.000€ euro inbertitu ziren eta haietatik 550.000 subentzionatu egin ziren”.

Hirugarren ardatza tokiko komunitatearentzat balioa sortzean datza. Sortu eta bultzatu egingo ditugu “Euskaditik erosketa arduratsuak egitenproduktua eta “Made in Basque Country” marka.

Laugarren ardatza turismo jasangarriaren praktikak bultzatzera dago bideratuta, jasangarritasunaren ikuspegitik, bere 3 eremuetan:Ingurumen-jasangarritasuna, ingurune naturala errespetatuko duen eskaintza batekin.Jasangarritasun ekonomikoa, etorkizuneko konpromisoen eta konpromiso estrukturalen alde apustu eginez. Eta Jasangarritasun soziala, turismoaren onurak tokiko populazioaren mesederako izan daitezen.

5 ardatzak sektorearen prestakuntza- eta lehiakortasun-baldintzak hobetzea du helburu, eta laguntza berri bat gehitu zaio, Ekintzailetza Babesteko laguntza, baita turismo-enpresen Lehiakortasuna hobetzeko ere.

Azkenik, azken 2 ardatzek lurraldeko turismoaren kudeaketa-eredua hobetzea eta kudeaketa- eta gobernantza-eredu berri bat sustatzea dute oinarritzat. Hori lortzeko garrantzizko zeregina beteko du SARETOUR Sare Publiko/Pribatuak; “horretan ari gara lanean eta laster aurkeztuko dugu” gogora ekarri du sailburuak.

 

Turismoa garatzeko gure proiektuaren ardatz eragileetako bat gastronomia da; beraz, proiektu honetan bereizezina da ostalaritzaren sektorea”.Sailburuak sektorearekin izandako aliantza ugarietako batzuk adierazi ditu, besteak beste, 3 elkarteei zuzendutako diru-laguntza nominatiboak; prestakuntza laneko arriskuen prebentzioan; Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa; Ostalaritzako Jardun Egokien Gida; elkarlana “La España Verde” markarekin, edo laguntzak Ekintzailetzari eta ekipamendu turistikoen modernizazioari, % 66 jatetxe-enpresetara bideratuak.

 

MERKATARITZA

 

Euskal merkataritzaren eszenarioa aztertu du sailburuak, dualizazio-prozesu batean dago, non ekintzailetza eta lehiakortasuna politika instituzionalen bi tresna estrategiko bilakatzen diren,funtsezkoak herritarrekiko zerbitzua, bizi-kalitatea eta gure hiri-ereduaren kohesio soziala bermatzeko”.

 

Merkataritzako Gida Plana ebaluatu egin da eta ondorio batzuk atera dira. 1. ardatzak sektorea modernizatzeko eta gaztetzeko lerroak ezartzen zituen eta nabarmendu egiten zituen ekintzailetzari zuzendutako laguntza berriak “bikaintzat har ditzakegun” emaitzekin: 569 eskaera enpresetatik, eta horietatik 221i lagundu zaie 5.278.000€-ko inbertsioarekin eta 1.896.000€-ko subentzioarekin”.

 

Bere aldetik, programa irmotuetan, irizpide berriak eman dira emaitzak hobetzera bideratutako aginduetan, hobari bidez enplegu mugagabeari edo lan-merkatuan emakumeak baldintza beretan txertatzeari lehentasuna eman dieten irizpide sozialak, besteak beste.

 

2. ardatzean, enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutakoan, garrantzi berezia eman zaio euskal merkataritzari baliabideak emateari arraila digitala gainditzeko. Euskadin, salmentak e-commerce bidez egiten dituzten enpresen portzentajea % 13,2koa da, % 1 gehiago 2017aren aldean. Euskal saltokietan, e-commerce bidezko online salmenten portzentajea % 35,3koa da; % 8,1 igo da 2017aren aldean.“Hazkunde nabarmena da kontuan hartzen badugu xedetzat hartu genuen adierazlea % 1,75ekoa zela” azpimarratu du Sonia Pérez Ezquerrak.

 

Planaren hirugarren ardatzean, hiri-inguruneetako saltokiak dinamizatzera bideratutakoan, Hiriguneprogramak elkarte-ehunari lotutako 80 proiektu baino gehiago bultzatzen ditu urtero, eta emaitzaz bultzada- eta erakarpen-ekintzak dakartza, besteren artean, Gabonetako azokak, erakusleihoen lehiaketak edo feriak.

 

Azken ardatzak merkataritzako politikak hobetzea du helburu, betiere lidergo publikoa eta gobernantza indartzetik hasita, sektorearekin elkarrizketa etengabe eta emankor bat mantenduzbileren eta lan-jardunaldien bitartez, eta merkataritzako Federazioen arduradunekin, udalerrietako zonako elkarteetako arduradunekin, hiri-plataformetako kudeatzaileekin eta Merkataritza Ganberekin aurkezpenak eginez.

 

KONTSUMOA

 

Plan Estrategikoaren ardatzak Kontsumobideko jardute-eremuetan daude jasota:

 

Prestakuntza eta informazioa

 

2018an 77.200 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren Kontsumobidek eskainitako 4.887 prestakuntza-ekintzetan. Ohiko jarduerekin jarraitzez gainera, “prestakuntza zuzentzen diegun kolektiboak indartu eta gehitu egingo ditugu, enpresak barnean hartuta. Kontzientziazio-lan horretan garrantzi handia du kontsumo-arbitrajearen zereginak. 2018an 1.446 enpresa berri egin dira kontsumo-arbitrajeko kide eta jadanik 15.500 dira Euskadin.

 

Eskola-umeei zuzendutako ikastaroen barruan, hirueletasunaren aldeko apustu argia egin dela adierazi du sailburuak, eta horregatik gehitu dira ingelesezko tailerrak lehen hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikasleentzat. 2018-2019 ikasturteko datuak (itxi gabe oraindik) dira programa horien arrakastaren erakusgarri: 50.000 ikasle baino gehiagok, 125 ikastetxetakoek, parte hartu dute eman diren 2.600etik gora tailerretan.

 

Informazioari dagokionez, sailburuak azpimarratu duenez, “urtearen azken hiruhilekoan kanpainak indartzea erabaki dugu, bereziki kezkatzen gaituen gai batekin, alegia: gure erantzukizuna kontsumitzaile garen aldetik, nola eta non kontsumitu aukeratzeko. Kontsumitzea ere gure etorkizuna erabakitzeko modu bat da”.

 

Erreklamazioak eta kexak

 

Kontsumobideren beste jardueretako bat kexei, denuntziei eta erreklamazioei erantzutea da. 2018an Kontsumobidek 10.563 erreklamazio jaso zituen guztira, haietatik ia % 40 Internet bidez erositako produktu edo zerbitzuengatik. Horri gehitu behar zaizkio KIUBen bidez kudeatutako 12.127 erreklamazioak eta kontsumitzaileen elkarteetako 1.430 erreklamazioak.

 

2019ko lehenengo 5 hilabeteetan 5.049 erreklamazio zenbatu dira, eta horietatik gehienak telefoniaren sektorekoak dira. 174 zehapen-espedienteri eman zaie hasiera eta 500 arbitraje-eskaera baino gehiago daude.

 

 

Ikuskaritza

 

2018an Kontsumobidetik egindako ikuskaritzen emaitza globala hau da: 2.166 jarduketa, programatutako kanpainetan nahiz erreklamazioen eta denuntzien ondoren egin izan diren ikuskaritza-lanak biltzen dituztenak. Guztira, burututako kanpainen eta jasotako alerta edo denuntzien ondorioz, 6.115 produktu kendu dira merkatutik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak