Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euroan handitu ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko laguntzak (2011-03-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 29

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 5.531.000 euro bideratu ditu 2011n energia aurrezteko, energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzetara.

Gaurko Jaurlaritzaren Kontseiluan, energia aurrezteko era energia-eraginkortasunerako ekintzak eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko 2011ko laguntzak martxan jartzen dituen ebazpena aztertu da. Laguntza horiek apirilaren 12tik aurrera jarriko dira jendaurrean, eta 5,5 milioi euro baino gehiago batzen dute. Horrek % 22ko hazkundea adierazten du aurreko urtean helburu horretara bideratutako zenbatekoarekin alderatuta.

Azken bi aurrekontu-partidetan, energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako zenbatekoa handitu egin da. 2009ko irailean, Eusko Jaurlaritzak +Euskadi 09 ekimena ezarri zuen, hasiera batean 2009. urterako aurreikusitako aurrekontu-zenbatekoa milioi bat euroan handituz.

Hasierako aurrekontuan bildutako 3,4 milioi euroko zenbatekoak, Plan berritzailearen gehikuntzarekin, 24.228,7 petrolioaren tona baliokideko energia aurreztea lortu zuen, eta 64.000 tona baliokide baino gehiago murriztu zituen CO2 emisioak. Zenbateko horiek aukera eman zuten energia berriztagarriko 57 proiektu baino gehiago diruz laguntzeko.

2010. urtean, aurrekontuak 4.431.000 euro izan zituen. Hazkunde ekonomiko horrek energia gehiago aurreztea ekarri zuen: 112.301 petrolioaren tona baliokide, eta CO2 emisioak 299.000 murriztea.

Aurten, 2011rako aurrekontuak energia-eraginkortasunaren aldeko apustu handiagoa egiten du, milioi bat euro handitu baita, 5.531.000 euroraino igoz.

Agindu honen esparruan diru-laguntza jaso dezaketen jardunak honako hauek dira:


1.- Energia aurreztearen arloan:

a) Produkzioko, kontsumoko eta kontroleko instalazio eta ekipo berriak, eta berrikuntza teknologikoren bat dakarten edo aplikazio berritzaileak ahalbidetzen dituzten, eta programaren helburuak lortzen laguntzen duten materialak.

b) Hondakin-beroak aprobetxatzeko, energia-aldagaien kontrolerako eta kudeaketarako ekipo eta sistema berriak ordezkatzeko eta ezartzeko, eta lehengaiak berreskuratzeko instalazioak, betiere energia-kontsumoaren murrizte inplizitua eragiten badute eta ingurumenaren hobekuntza bultzatzen badute.

c) ETEetarako energia-eraginkortasunaren erabilerari, kudeaketari eta hobekuntzari buruzko azterlan integralak.


2.- Elektrizitatearen eta beroaren produkzio konbinatuan.

Elektrizitatea eta beroa konbinatuta produzitzeko energia-errendimendu handiko kogenerazioa darabilten eta programaren helburua (energiaren eta ingurumenaren hobekuntza) lortzen laguntzen duten autoprodukzio instalazio berriak.


3.- Energia berriztagarrien arloan.

a) Eguzki-instalazio termikoak: ur bero sanitarioa sortzeko huts-hodiak edo kolektore lauak, klimatizazioa eta 150 m2-tik gorako berokuntza.

b) 20 kWp-tik gorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, sare elektrikotik isolatuak.

c) 20 kW-tik gorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, sare elektrikoari konektatuak. 100 kW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak.

d) 5 kW-ra bitarteko eta sareari konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoen multzoa, 5 kW-tik gorako potentzia metatuarekin. 250 kW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak.


Laguntza horien onuradunak izan ahalko dira honako hauek: enpresak, enpresa-elkarteak, autonomoen, nekazarien, abeltzainen eta abarren erregimenean beren kontura diharduten langileak, pertsona fisikoak, jabeen erkidegoak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo erakundeak, tokiko korporazioak, eta aurrekoen pareko beste edozeinak.

Eusko Jaurlaritzak aurrekontu-partida horretara bideratzen duen zenbatekoaren etengabeko hazkundea Sailaren lan-ildoan kokatzen da, energia aurreztea, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriaren produkzioa bultzatzen baitu. Lan-ildo hori 2010-2013 Lehiakortasun Planean dago bilduta, eta horren asmoa da Euskadiren energia-egitura aldatzea, egitura iraunkorragoa izan dadin. Gaur egungo erronka handienetako bat da hori.

Iruzkin bat
  • 2011.eko martxoak 29

    Siempre he considerado que la Administración ha de ser ejemplar.
    Me preocupa, por otro lado, todo lo relacionado con la eficiencia energética (Cogeneración, microgeneración, energías renovables, ahorro energético,...)
    Puedo observar que el Gobierno Vasco, unas veces atraves del EVE y otras veces por otros médios, ofrece una serie de ayudas y subvenciones encaminadas a potenciar acciones y medidas en favor de la eficiencia energética. Estas medidas van dirigidas a ciudadanos, empresas, administraciones.....
    Y es aquí donde no entiendo nada:
    .- ¿Cuantos de los vehículos del parque móvil del Gobierno son electricos, hibridos o de bajas emisiones ?
    .- ¿Cuantos edificios patrimonio de gobierno tienen certificaciones de eficiencia energética?
    .- ¿Porque, después de tantos años hablando de eficiencia, no hay placas solares, aerogeneradores urbanos,...en los tejados de los edificio emblemáticos del Gobierno Vasco?
    Veo todos los días, a través de Irekia, como se destinan partidas millonarias a diferentes proyectos de todo tipo, pero sigo sin ver coches electricos o hibridos con el Logotipo del Gobierno Vasco, ni placas solares o erogeneradores urbanos en Lakua o en otros edificos incluso de nueva construcción.
    Me gustaría. Y creo que a otras muchas personas también.
    Buenas tardes.

    PD: Hoy hace sol. Y una ligera brisa procedente del mar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan