Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Jiangsu txinatar probintziako gobernadoreordearekin batzartu da

2019.eko ekainak 18

Lehendakaria, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin batera, Guo Yuanqiang Jiangsu txinatar probintziako gobernadoreordearekin batzartu da eta berarekin Ulermen-memorandum bat sinatu du gaur arratsaldean Lehendakaritzan.

Euskal Herriak eta Jiangsu-ko probintziak Adiskidetasun Harremanen Akordio bat sinatu zuten 2012ko apirilaren 27an, Txinaren eta Espainiaren arteko Harreman Diplomatikoak Ezartzeko Baterako Komunikatuaren arabera; komunikatua 2005eko uztailaren 21ean sinatu zen eta 2005eko azaroaren 15ean eman zen ezagutzera, bi herrien arteko adiskidetasuna bultzatzeko eta arlo desberdinetan lankidetza garatzeko helburuz.

Jiangsu-ren eta Euskal Herriaren arteko Elkar Aditze Memorandum honen bidez agerian geratzen da lotura horiek mantentzeko eta sendotzeko elkarrekiko nahia, bi gizarteen elkarrekiko ezagutzan sakonduz eta elkarrekiko potentzialak hobeto ezagutuz, eta bi komunitateen artean denboran zehar ezarri diren harremanen bitartez, besteren artean, ekonomiaren, merkataritzaren, kulturaren, hezkuntzaren eta ingurumenaren eremuetan. Hala, Euskal Herriak eta Jiangsu-ko probintziak harreman bilateraletan sakontzeko duten asmoa adierazten dute, berdintasunaren eta elkarrekiko onuraren printzipioak errespetatuz, bien interesekoak diren eremu desberdinetan, batera garapen oparo bat lortze aldera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak