Eu

Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen kontu auditoretzari buruzko akordioa (Gobernu Bilera 2019-06-18)

2019.eko ekainak 18

 Gobernu Kontseiluak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko erakundeen auditoretzari buruzko Akordioa onetsi du 2019., 2020. eta 2021. urteetarako.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Kontrolerako eta Kontabilitaterako Legean araututako kontabilitatearen kontrola eta ekonomia-finantza kontrola gauzatuz hartu den Akordioak, aurreko urteetan bezala, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoa osatzen duten erakunde, sozietate eta fundazio guztiek beraien urteko kontuen auditoretza egin beharra ezartzen du.  

Horrez gain, Akordio horrek barne kontrol, aurrekontuen betetze eta legaltasun txostenak egitera ere behartzen ditu erakunde guztiak. Txosten horien helburua, besteak beste, aurrekontuen egikaritzea eta ekitaldirako aurreikusitako helburuak eta kontratazio, diru-laguntza eta ordainketa araubide arloko legaltasuna aztertzea da, eta baita prozedurak eta barne kontrola hobetzeko iradokizunak eta aholkuak ematea ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko