Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberaren ondare-kitapenean antzemandako gertakariak Fiskaltzara eta Kontuen Epaitegira bidaltzea (2011-03-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 29

Erabakia: EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari eta Estatuko Kontu-Epaitegiari zenbait jarduera eta gorabehera bidaltzekoa; hain zuzen ere, Bizkaiko Hiri-Jabetzako Ganberaren ondare likidazioari egindako berrazterketa mugatuari buruzkoak.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganberaren ondare-kitapenean antzemandako gertakariak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzara eta Kontuen Epaitegira bidaltzea erabaki du.

Urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuak zuzenbide publikoko korporazio gisa bertan behera utzitako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiri jabetzaren ganbera ofizialen ondarea likidatzeko eta langileak Autonomia Erkidegoko Administrazioan txertatzeko beharrezkoak ziren jardunak finkatu zituen.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak José María Gonzalo izendatu zuen Bizkaiko Ganberarako ordezkari eta honek, bere aldetik, Jon Alonso kontratatu zuen, 2006ko ekainaren 1ean, ganbera haren administrazio-kudeaketa eramateko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak (OCE) agindutako kontu-ikuskaritzak Ogasun Nagusiari egindako kalte ekonomikoa 444.345 eurotan zenbatu du behin-behinean, hartzaile ezezagunari (332.826 euro kopuruagatik) edo justifikatu gabe (111.519 euro) eginiko ordainketei dagozkienak.

Adierazitako kopuruen helburua zehazte aldera Gonzalo eta Alonso jaunei informazio-eskaera bana bidali ondoren, horietako lehenak idazki bat bidali zuen OCEra aurreko otsailaren 16an. Bertan, ordainketa horiek Eusko Jaurlaritzako Berdindu Zerbitzuak Ander izeneko gay-ei buruzko fikziozko film luzea egitearekin lotu zituen.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gertakari horiek Fiskaltzari ezagutaraztea erabaki du, horrek zehazteko, hala badagokio, bidegabeko erabilera deskribatzen duten zigor-arloko motetan sartzerik dagoen eta, aldi berean, jarduketa guztiak Estatuko Kontuen Epaitegira bidaltzen dira kontu-irregulartasunak aztertzeko eta erantzukizunak eskatzeko, horrelakorik balego.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan