Eu

Gobernu Kontseiluak 6.500.000 €-ko gastua baimendu du toki-erakundeek  gazteak kontratatzeko laguntzetarako, 2019 gazte enplegurako programa operatiboaren barruan (Gobernu Bilera 2019-06-18)

2019.eko ekainak 18
  • 2019rako aurreikuspena da 55 udalerri finantzatzea 400 kontraturekin 

Gobernu Kontseiluak 6.500.000 euroko gastua baimendu du toki-erakundeek  gazteak kontratatzeko laguntzetarako, 2019 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, "Lanbidek dirulaguntzen deialdi bat sustatuko du gazteen enplegua bultzatzeko, eta, horrez gain, garapen laboral eta pertsonalerako aukerak eskainiko dizkie gure gazteei, baita Euskadin enplegu-politiken toki-dimentsioa indartzeko aukerak ere, batez ere gazteen artean langabezia handiena duten zonetan". 2019rako aurreikuspena da 55 udalerri finantzatzea 400 kontraturekin.

 “2020rako Euskal Enplegu Estrategiak, Euskadin dagoen eskualde-errealitate sendoa abiapuntu hartuta, bere jarraibideen artean barne hartzen du eskualdeen garapenerako jarduerak egitea, eskualde guztietan modu orekatuan enplegu-aukerak sustatuko dituztenak, lurraldearen baliabideak eta ahalmenak identifikatu eta aprobetxatzea eta dagokion herriaren baldintzak hobetzea oinarri hartuta, eta eskualde bakoitzeko enpresa-sarearen jarduera ekonomikoa sortzearekin lotura handi bat eta lehiakortasuna hobetzea abiapuntu hartuta”, azaldu du Artolazabalek.

 “Era berean, —gehitu du Artolazabalek—, kontuan izanik gazteen kolektiboa dela krisi egoerak gehien eragin duen biztanleria-taldeetako bat —egoera horrek eragin bereziki negatiboa izan du gazteen enplegu-tasan eta, ondorioz, biztanleria-talde horren egitura-arazoa larriagotu du, 2020rako Euskal Enplegu Estrategiak aukera-berdintasunaren erronkari aurre egin dio, eta, horretarako, bete-betean bultzatu du gazteen enplegua, gure gazteei garapen laboral eta pertsonalerako aukerak eskainita”.

 “Hori dela eta, Lanbidek dirulaguntzen deialdi bat sustatuko du, gazteen enplegua sustatzeko eta gure gazteei garapen laboral eta pertsonalerako aukerak eskaintzeko asmoz; gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-politiken tokiko dimentsioa indartuko du gazteen kolektiboaren langabezia handieneko zonetan, eta erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bidez onetsiko da deialdia”, zehaztu du sailburuak. 

Ekimen honetara 6.500.000 euroko baliabide ekonomikoak zuzenduko dira. Gazteen langabeziak bereziki eragiten dien udalerriei zuzentzen zaie deialdia: 30 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa % 16,2koa edo handiagoa izan da 2019ko martxoan, eta, aldi berean, adin horretako langabeak, hilabete, horretan 10 edo gehiago ziren. Lurralde historikoetako hiru hiriburuak barne hartzen ditu.

Aurreikusitako laguntzak lanaldi osoko 8 edo 12 hilabeteko lan-kontratuak egiteagatik emango dira, eta dagokion udalerrian bizi diren 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako dira. Lan-kontratu horiek zuzenean egin behar dituzte udalek edo nortasun juridikoa dute eta horien mende dauden toki-garapenek agentziek.

Prozedura

Udalerri bakoitzeko erakunde onuradun bakarra izango da: udala, lehentasunez, edo toki-garapeneko erakundea. Kontratuak edozein kontratazio modalitateren bidez formalizatu daitezke, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua eta praktiketako kontratua salbuetsita.

Bete beharreko lanpostuak pertsona kontratatuaren kualifikazio-mailara egokitu behar du. Dirulaguntzen zenbatekoa 8 hilabeterako kontratazio finantzatzera zuzenduta dago, eta 8.980 euro eta 17.575 euro arteko dirulaguntza jasoko da, kontratatutako pertsonaren kualifikazio-mailaren arabera, eta 12 hilabeterako kontratazioa finantzatzera. Halakoetan, 13.470 eta 26.365 euro arteko dirulaguntza jasoko da, kontratatutako pertsonaren kualifikazio-mailaren arabera.

Kualifikazio-multzo bakoitzerako, deialdian gutxieneko ordainsari bat finkatuko da. Kasu guztietan, dirulaguntza gutxieneko ordainsari horren % 75 da. Lan-eskaintzak kudeatuko ditu Lanbidek edota jarduera horretarako ezagutza duten erakunde laguntzaileek.

Ondorengo hautaketa lehentasun-hurrenkera honen arabera egingo du toki-erakundeak: DSBEa jasotzen duten hartzaile diren titularrak edo onuradunak; 30 urte betetzetik hurbilago dauden pertsonak; eta eskakizunak betetzen dituzten gainerako pertsonak.

Guztira 37 toki-erakundek parte hartu zuten deialdian 258 gazte kontratatzeko, guztira 4.952.950 euroko zenbatekoaz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko