Eu

Laguntzak arrantza flotaren jarduera atseden biologikoagatik aldi baterako geldiarazteko (Gobernu Bilera 2019-06-18)

2019.eko ekainak 18

Kantauri itsasoan arrantza tresna txikikoen erroldako artisau flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta oinarriko portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza jarduera aldi baterako geldiarazteko 2019ko diru laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak.

Urtero egiten den deialdia da, eta aurten 300.000 euro ezarri dira laguntza horietarako. Diru kopuru horren erdia Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Fondotik dator, eta gainerakoa Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik.

Eragindako armadoreak edo tripulatzaileak dira laguntzen hartzaileak. Eskabideak, berriz, egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke (https://www.euskadi.eus/micarpeta) edo zuzenean Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.  

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Ebazpena emateko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabeteko epea egongo da, eskaera bakoitza erabat aurkezten denetik hasita

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko