Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak ekintza humanitariorako laguntza-sistema berrantolatu du (Gobernu Bilera 2019-06-18)

2019.eko ekainak 18
  • Gobernu Bileran onartutako dekretu berriak gatazka-testuinguruetako eta bestelako indarkeria-egoeretako esku-hartzeak lehenesten ditu
  • Larrialdi humanitarioak eta hondamendi naturalak dirulaguntza zuzenen bidez artatuko dira, laguntzak behar izaten diren unean

Gobernu Bilerak gaur onartu du Ekintza Humanitarioko esku-hartzeak arautzen dituen dekretu berria. Eusko Jaurlaritzak orain arte Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez ematen zituen laguntza humanitarioen sistema berrantolatzen du dekretuak.

Dekretu berria bat dator Eusko Jaurlaritzak 2017an onartutako Ekintza Humanitarioko Estrategiarekin, helburu duena sistema humanitarioko erronketako batzuei aurre egitea, azken urteetan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek eta laguntza horietan parte hartzen duten erakundeek metatu duten esperientzia oinarri hartuta. Gaur egun, krisialdiak denboran zehar luzatzen dira, eta beharrizanak laguntzak baino erritmo biziagoan hazten dira. Horrexegatik ezarri dira, hain zuzen ere, erronka hauek.

Horrela, gaur onartu den dekretuak gatazken eta beste indarkeria-egoera batzuen ondorio diren krisiek kalte egindako biztanleriak babestea lehenesten du, eta bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu larrialdi humanitarioak eta hondamendi naturalak (48 edo 72 orduan eman beharreko berehalako erantzuna behar dutenak), eta hemendik aurrera horiek dirulaguntza zuzenen bidez artatuko dira laguntzak behar izaten diren unean.

Era berean, testuan mantendu egiten dira aurreko dekretuak, 2008koak, arautzen zituen esku hartzeko bi modalitate finantzagarriak, hau da:

  • Finantzazio-lerro iraunkorra, urte osoan zabalik dagoena eta ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioek kalte egindako pertsonak babestera bideratua. Diruz lagundu daitekeen proiektu bakoitzaren muga 200.000 eurokoa da.
  • Ekintza humanitarioko oinarrizko estrategia-lerroa, norgehiagoka-araubideko prozedura jarraitzen duena. Horien bidez, batez ere, ahaztutako krisiak artatzen dituzte ekintza humanitarioetan espezializatutako antolakundeek. Iraupen luzeagoa eta aurrekontu handiagoa duten ekintzak dira, eta estaldura mediatiko txikiagoa duten eta, ondorioz, laguntza humanitario gutxiago jasotzen duten krisiek kaltetutako herritarrei laguntzeko izaten dira. Modalitate honetan gutxieneko dirulaguntza 000 eurokoa izango da eta gehienekoa 800.000 eurokoa.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko