Berriak Herrizaingoa

Donostian ozeano-meteorologiako plataforma bat jartzea onartu dute (2011-03-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 29

Erabakia: Donostiako Udalarekin, Pasaiako Portuko Agintaritzarekin eta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: Donostian plataforma ozeano-meteorologikoa jartzea.

Gobernu Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat onartu du gaur Donostian ozeano-meteorologiako plataforma bat jartzeko. Aurki sinatuko dute akordioa Herrizaingo Sailak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren bitartez, Donostiako Udalak, Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak.

Santa Klara uhartean jarriko den estazio meteorologiko automatiko oso batek eta Donostiako Itsas Jauregian egongo den estazio ozeanografiko batek osatuko dute plataforma.

Donostiako badiako aldagai meteorologiko eta ozeanografikoen hobetzea zehazten du akordioak, beste onura batzuen artean.

Era berean, plataforma berriak kalitatezko datuak eskaini ahalko dizkie bai hiritarrei orokorrean, eta baita instituzio eta enpresei ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan