Eu

Beatriz Artolazabal: “Gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat, etxea zentro soziosanitario bilakatu behar da, kanpotik laguntza duena, baita zaintzaileentzako laguntza ere”

2019.eko ekainak 17

 

  • Fedeafes-ek eginiko “EAEko baliabide soziosanitarioen eskaintza”ri buruzko azterlanaren aurkezpena
  • “Nekane Murga, “orain administrazio-maila guztietarako araudi-garapena izango dugu”
  • “Erakundeen arteko koordinazioa Euskadiko arreta soziosanitarioaren ereduaren funtsezko elementu bilakatzen da”
  • “Pertsona, ahal den neurrian, bere ohiko ingurunean mantetzen saiatu behar gara, eta arreta komunitarioaren eta pertsona erdigune duen arretaren bidez bere beharrei erantzuten”

 

VG 17 06 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “ikerketa zabaldu behar da gaixotasun mentalak dituzten pertsonen arretaren eremuan eta, horretarako, ekimen berritzaileak sortu, ahal den neurrian osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen autonomia babestu eta, gizarte-zerbitzuen eremuan eta osasun-eremuan, etxeko arreta sustatu behar da, are gehiago, teknologia berriak erabiliz. Etxea zentro soziosanitario bilakatu behar da, kanpotik laguntza duena, batik bat zaintzaileentzako laguntza, eta horretarako gizakiaren eta teknologiaren laguntza behar da".

 

Nekane Murga Osasun sailburuarekin eta Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariarekin batera, Beatriz Artolazabalek “EAEko baliabide soziosanitarioen eskaintza”ri buruzko azterlanaren aurkezpenean parte hartu du, Europa Biltzar Jauregian, Vitoria- Gasteizen. Lana Fedeafes, Agifes, Asafes eta Asasam elkarteekin elkarlanean egin da, eta baliabide soziosanitarioen egungo eskaintzaren analisian datza, EAEn osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako behar eta etorkizuneko erronkekin. Ikerketa Ede Fundazioaren laguntza teknikoarekin eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza ekonomikoarekin egin da.

 

“2015etik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzu Zorroa dugu; esparru horretan, baliabide ugari ditugu gaixotasun mentala duten pertsonen beharrei erantzuteko”, esan du Artolazabalek.

 

“Pertsonen bizitzan, gizarte-arloaren eta osasun-arloaren arteko banaketa artifiziala da, eta, hori dela eta, errealitate-printzipioa ezartzen da, eta horrela egiaztatzen da zenbait beharren izaera mistoa eta konplexua dela-eta arretara bideratutako osasun- eta gizarte-jarduketak lotuta daudela edo interdependienteak direla”, esan du sailburuak.

 

Koordinazioa

Artolazabalen hitzen arabera, erakundeen arteko koordinazioa Euskadiko arreta soziosanitarioaren ereduaren funtsezko elementu bilakatzen da. Gizarte- eta osasun-koordinazioa, pertsonei zaintzen osotasunetik eta jarraipenetik abiatuta arreta emateko, arreta horren oinarria da, eta baterako arreta onena ematea erronka bat da gure gizartean”.

 

Arreta soziosanitarioaren zehaztapena eta garapena bi sistemen lehentasunezko jardueratzat jotzen da, eta 2013-2020rako Osasun Planean eta 2016-2020rako Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoan oinarritzen da. Hori guztia, 2017-2020rako Arreta Soziosanitarioaren Lehentasunetan oinarrituta; bertan, gaixotasun mental larria duten pertsonak lehentasunez jarduteko beharra duten xede-kolektiboetako bat da.

 

“Pertsona, ahal den neurrian, bere ohiko ingurunean mantetzen saiatu behar gara, eta arreta komunitarioaren eta pertsona erdigune duen arretaren bidez bere beharrei erantzuten.  Zaintzetan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko, koordinazio soziosanitarioarekin batera, baliabideak arrazionalizatu egin behar dira eta baliabide horiek eskaintzeko baldintzak homogeneizatu. Horrela, ez da bikoiztasunik eta hutsik egongo pertsonen beharrei arreta ematean, eta gastua arrazionalizatuko da eta ohiko gizarte- eta familia-ingurunean irautea lortuko da, kalitate- eta erosotasun-baldintzetan”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Berrikuntza

Era berean, Artolazabal sailburuak honako hau nabarmendu du: “ikerketak ekimen berritzaileak sortu beharko ditu, ahal den neurrian osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen autonomia babesteko. Gizarte-zerbitzuen eremuan eta osasun-eremuan areagotu egiten da teknologia berrien bidez etxeko arreta are gehiago sustatzeko beharra. Etxea zentro soziosanitario bilakatu behar da, kanpotik laguntza duena, eta, horretarako, gizakiaren eta teknologiaren laguntza behar da".

 

“2015etik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzu Zorroa dugu; bertan, baliabide ugari daude, gaixotasun mentala duten pertsonen beharrei erantzuteko. Baliabide horiek autonomian dauden mugen ondoriozko beharrei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa dira. 3 azpimotetako bat: gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa, soziosanitarioa dena; zerbitzu edo zentro okupazionala; gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza-zentroak; atseden hartzeko zerbitzua, eta bertan aldi baterako egonaldiak eskaintzen dira bigarren mailako arreta-zerbitzuetan, zehazki egoitza-zentroetan, eguneko zerbitzu edo zentroetan eta gaueko zentroetan, besteak beste normalean beren laguntzako gizarte- eta familia-sarearen arreta jasotzen duten gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzat, zaintzaile nagusiari eta ohikoari atseden hartzeko denbora bat eskaintzeko; bizitza independenterako  laguntza-zerbitzua; eta arreta goiztiarrean gizartean esku hartzeko zerbitzua.

 

Eremuak

Nekane Murga Osasun sailburuak honako hau nabarmendu du: “eremu soziosanitarioan presentzia eta garapen gehien duen ekimenetako bat gobernamendu soziosanitarioaren antolamendua da maila guztietan: administrazioak, gobernuz kanpoko erakundeak eta profesionalak”. “Eredu hori oraintsu onetsi du Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak, eta orain Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Osasun Sailak dugun lankidetza estutik eta emankorretik batera eramango dugun araudi-garapenean zehaztu behar da".

 

Murgak, halaber, honako hauek aipatu ditu: “gobernamendu hori gauzatzeko ditugun baliabide soziosanitarioak, eta, dagoeneko, baliabide eta esku-hartze soziosanitarioen katalogoa idazten ari da, gizarte- eta osasun-zerbitzuen zorroetatik abiatuta sustatu beharreko eta, hala badagokio, garatu beharreko baliabideen ikuspegi eguneratua izateko. Ziur nago aurtengo urtearen amaieran amaituta izango dugula, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak berak iritzia emateko”.

 

“Jakina da baliabide soziosanitarioen eremuan historikoki erakundeen arteko elkarrizketan presentzia nagusia eta egituratzailea izan dutela gaixotasun mentala duten pertsonei zuzendutakoek. Bai bizitegi-izaerakoek, bai anbulatorioek, eta beti izan dira osasun-baliabideen osagarri. Horiek guztiak ezinbestekoak dira, erabat, nahasmendu mental larria duten pertsonen ibilbidea osatzeko, ez bakarrik terapeutikoa, baita bizi-ibilbidea ere”, esan du Murgak.

 

Osasun sailburuaren hitzen arabera, “kolektibo hori bereziki ahula da, bai gaixotasunagatik beragatik, bai zoritxarrez paziente-mota horrek eta –komeni da ez ahaztea– beren familiek eta hurbileko inguruneek bizi duten estigmagatik”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak