Eu

Beatriz Artolazabal Sailburuk Nazio Batuen “Zahartzaroko Abusuaren eta Tratu Txarraren gaineko Kontzientzia hartzeko Mundu Eguna”rekin bat egin du

2019.eko ekainak 15
  • Gaur ospatzen da, larunbatean, mundu osoan
  • “Zorionez, Euskadik jarrera zuhurra, errespetuzkoa eta aitzindaria ikusten du zahartze aktiboaren kudeaketaren zenbait alderditan”
  • “Gure nagusiak gobernamenduan gure Agenda Nagusia egiten ari den bezala kokatzen ditugu”
  • 60 urtetik gorako munduko biztanle-kopurua bikoiztu egingo da: 2015ean 900 milioi ziren eta 2050ean 2.000 milioi inguru izango dira.

 

VG 15 06 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Zahartzaroko Abusuaren eta Tratu Txarraren gaineko Kontzientzia hartzeko Mundu Egunarekin bat egin du. Nazio Batuak antolatu du eguna. NBEren datuen arabera, “2015aren eta 2030aren artean munduko herrialde guztietan 60 urtetik gorako biztanleriak nabarmen egingo du gora”. Gorakada hori bereziki azkarragoa izango da garapen-bidean dauden eskualdeetan.

 

“Zorionez, Euskadin jarrera zuhurra, errespetuzkoa eta aitzindaria ikusten dugu zahartze aktiboaren kudeaketaren zenbait alderditan gure nagusiak gobernamenduan kokatzeko orduan, eta benetako elkarlanean, gure Agenda Nagusi egiten ari den bezala”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Nazio Batuak honako hau azaldu du: “munduko biztanlerian sektore horrek gora egiten badu, aurretiaz esan daiteke nagusien abusuen kasuak ere areagotu egingo direla. Gaia tabu bada ere, adinekoen tratu txarra gero eta gehiago ikusten da arazo gisa mundu osoan. Hala ere, jarraitzen du izaten nazio-mailan egiten diren azterlanetan gutxien tratatzen den eta indarkeriaren aurkako ekintza-planetan gutxien aztertzen den indarkeria-motetako bat.

 

Nazio Batuen Batzorde Orokorrak ekainaren 15a Zahartzaroko Abusuaren eta Tratu Txarraren gaineko Kontzientzia hartzeko Mundu Egun izendatu zuen. Egun horren bidez, mundu guztiak gure adinekoen belaunaldi batzuek jasaten dituzten abusu eta sufrimenduen aurkako jarrera erakustea da helburua.

 

60 urtetik gorako munduko biztanle-kopurua bikoiztu egingo da: 2015ean 900 milioi ziren eta 2050ean 2.000 milioi inguru izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak