Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kotzertuan izan da

2019-06-13

Iñigo Urkullu lehendakaria, Bingen Zupiria Kuntura eta Hizkuntza Politikako sailburuak lagunduta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kotzertuan izan da gaur. Principal antzokian ospatu den kontzertua, "Porrota ala Garaipen", abonu tenporadako azkena izan da.

Robert Treviñok errusiar musikaren aldeko hautua egin du Denboraldia ixteko, eta Alexei Volodin piano-jolea gonbidatu du abentura honetan bidelagun izateko. Volodin Rakhmaninoven musikaren espezialista da, eta 3. Pianorako kontzertuari lotu zaio, piano-errepertorioko zailenetakotzat jotzen dena. Patuaren ideia agertu da gero Txaikovskiren 5. Sinfonian. Hura sortzea gogorra izan zen, eta hainbeste non errusiarrak adierazi ere egin zuen "nire sorgortutako burmuinetik zukutu egin behar" zuela. Haren barruan, Txaikovskik forma sinfoniko handia eta literatura-programa ezkutu bat uztartu zituen eta, tentsio horretatik, baita eslaviar folkloretik eta baleteko lengoaiatik ere, XIX. mende amaierako sinfonia original eta gogoangarrienetako hau sortu zen.

Kontzertuan Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizeko alkatea ere izan dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)