Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura (2011-03-31)

2011.eko martxoak 31

Gai-zerrenda:


1. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, inkomunikatutako atxiloketa erregimenaren bermeen sistema eta tratu txarrak eta tortura saihesteko mekanismoak hobetu eta indartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0481)


2. Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketak eta bestelako sufrimendu bidegabeak jasan dituzten biktimei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0501)


3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, abenduaren 23ko Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legearen erregelamendu-garapenaren egutegiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0498)


4. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal kutxen izaera, eredua eta funtzionamendua defendatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. 09\11\02\01\0503]


5. Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ikus-entzunezko komunikazioari buruzko dekretu-proiektuaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0509)


6. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, familiari laguntzeko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0502)


7. Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, osasun-koordainketako sistemak ezartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0511)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari