Eu

2019ko uda: badatoz berriro Eusko Label eta Euskotren ligak

2019.eko ekainak 08

Donostian eginiko ekitaldiarekin abian jarri da estropada-denboraldia eta aurten ere Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak traineruen ligak babestuko ditu Euskadiko produktu eta zerbitzuak promozionatzeko.

Eusko Jaurlaritzak oso era positiboan baloratu du estropaden ligak Eusko Labelen produktuen promoziorako eskaintzen duen plataforma. Izan ere, udan zehar ikusgai izatea eta entzute handia lortzen dituzte, beste bide batetik lortuko ez lituzketena, alegia. Horrez gainera, Euskotren Ligak hamarkada bete du.

Uda honetan ere kultura, tradizioa, kirola, produktua eta zerbitzuak bat eginda izango ditugu Euskotren eta Eusko Label estropadetan.

Informazio gehiago: ACT Ligaren esteka

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak