Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea dagoeneko errealitate bat da

2019.eko ekainak 13

Organo horrek minbiziaren arretarako baliabideak bilduko ditu, bai Donostialdea ESI-koak, bai Onkologikokoak, zerbitzu integratu eta bakar bat emateko

 

 “Onkologikoa eta Osakidetza uztartzeko beste urrats bat gehiago eman dugu, ahalegina, talentua eta ezagutza batuz, gipuzkoarren eta, oro har, Euskadiko gizarte osoaren osasunaren eta ongizatearen alde”, esan zuen atzo Osasun sailburu Nekane Murgak, Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea ontzat eman ostean.

Osakidetzaren Gipuzkoako arreta onkologikoaren aurrerabideak onartu eta kudeatzeko ardura duen Organo Zuzentzaileak atzo onetsi zuen Kudeaketa Klinikoko Unitatea sortzea. Organo honen bidez integratuko dira, alde batetik, Onkologikoko onkologia- eta erradioterapia-baliabideak, eta, bestetik, Donostialdeko ESIaren onkologia-, erradioterapia- eta onkohematologia-baliabideak.

Nekane Murga Osasun sailburuaren hitzetan, “helburua zerbitzu integratu eta bakar bat eskaintzea da”. “Euskadiko eta Gipuzkoako gizarteak jakin behar du, lehenago bi zentro bazeuden ere, orain zerbitzu bakarra dagoela, erreferentea izan nahi duena, asistentziari dagokionez ez ezik, ikerketa onkologikoari dagokionez ere bai”, gaineratu zuen.

Kudeaketa Klinikoko Unitate honen zerbitzu-zorroa bi zentroetako edozeinetan eskainiko da, baina zuzendaritza asistentzial bakarra egongo da, kudeaketa klinikoaren ikuspegiarekin. Sara Arévalo doktoreak zuzenduko du Kudeaketa Klinikoko Unitatea, lanpostua araubidearen arabera bete artean.

Kudeaketa Klinikoko Unitatea sortu eta gero, 2 zentroetako tumore-batzordeen integrazioarekin jarraituko da, bai eta  onkologiako zerbitzuetarako itxaron zerrenda bakarrak osatzen eta Euskadiko herritarren historia kliniko elektronikoa bateratzen ere, Onkologikoaren integrazio asistentzial erabatekoa lortzeko beharrezko urratsa baita. 

 

Euskadiko Plan Onkologikoa

Osasun sailburu Nekane Murgak gogorarazi zuen minbizia, gaur egun, heriotza-kausa nagusia dela Euskadin, eta horri aurre egitea Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat dela. Hala, Euskadiko Onkologia Plana 2018-2023 daukagu Euskadin, zeinak, minbiziaren biziraupena hobetzeko helburuarekin, arreta onkologikoaren jarduketa-esparruak zehazten dituen.

Pixkanaka tratamendu berritzaileak sartu eta teknikak hobetzeak aukera eman die Osakidetzako profesionalei, euren lan onari esker, biziraupena nabarmen areagotzea lortzeko. Gaur egun, biziraupen-tasa % 52,2koa da gizonetan eta %59,9koa emakumeetan. Tasa horiek Estatukoak eta Europakoak gainditzen dituzte.

 

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @amaiadelvillar
    Orain dela 4 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @biocrucesHRI
    Orain dela 4 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea dagoeneko errealitate bat da➕ https://t.co/iKQCgtpwHh

  • @biocrucesHRI
    Orain dela 4 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @axasopela
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @JNegueruela
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @LauraBaste
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @luor33
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @mikel_franco
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @maializun: Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea dagoeneko errealitate bat da https://t.co/L9QjBGw12G

    La Unid…

  • @maializun
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea dagoeneko errealitate bat da https://t.co/L9QjBGw12Ghttps://t.co/sObVJzGt4Z

  • @jdarpon
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea dagoeneko errealitate bat da➕ https://t.co/iKQCgtpwHh

  • @jdarpon
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @GarbineLizeaga
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @jeslarra
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k

  • @rachelgrses2710
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ↪️ La Unidad de Gestión Clínica de Osakidetza y Onkologikoa ya es una realidad ➕ https://t.co/J7Qjzn2mqV https://t.co/k