Berriak Herrizaingoa
Eu

Espainiako atrakatzaile banda garrantzitsuena desegin da

2011.eko martxoak 29

Lau atxilotuak atrakatzaile “oso arriskutsuak eta profesionalak” dira eta operazio honi esker, hainbat atrako argitzen lagunduko du, 50 inguru

Ertzaintza, Mossos d´esquadra, Polizia Nazionala eta Guardia Zibilaren artean koordinatutako jarduera baten bidez, Espainiako lapur organizazio nagusia desegin da eta Estela Calduch Cambrilseko banku-langilearen ustezko hiltzailea atxilotu da. Lau polizia erakundetako espezialistak zuzendu dute jarduera; hainbat hilabetetan zehar egon dira lanean Erandioko Ertzain-etxean.

Poliziak bost lagun atxilotu ditu atrakatzaile banda bateko kideak izatea leporatuta Bilbon, Portugaleten eta Castro Urdialesen (Kantabria).

Estatuko lau polizia erakunde batera aritu diren operazio "garrantzitsu" honen datuak gaur goizean eman dituzte ezagutzera Rodolfo Aresek, Herrizaingo Sailburuak, eta Mikel Cabiecesek, Gobernuaren Ordezkariak Euskadin, Erandioko Ertzain-etxean antolatutako prentsaurreko batean.

Aresek eta Cabiecesek gaur goizeko prentsaurrekoan azaldu dutenaren arabera, Estela Calduchen hilketarekin amaitu zen joan den urriko Cambrilseko atrakoaren ostean eta Mossos d´esquadrako agenteek krimenaren lekuan lortutako aztarnak ezagutu ostean, hipotesi bat ezarri zen; horren arabera, lapurretaren egileak hainbat lapurreta aurrera eramandako banda baten kideak izan ahal ziren; lapurreta horietako batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan eman ziren eta beste batzuk penintsulako iparraldeko beste lurralde batzutan. Horregatik, lau erakunde polizialen espezialistaz osatutako lantalde iraunkor bat ezartzea erabaki zen, egoitza Erandioko Ertzain-etxean jarrita. Bertatik, hilabetetan zehar, polizia guztietatik heldutako frogak alderatzen eta ikerketa ildoak irekitzen joan ziren bandaren kide nagusiak identifikatu zituzten arte; horien artean, Estelaren bizitzarekin amaitu zuen tiroaren autorea aurkitzen da, Castro Urdiales herri kantabriarrean bizi den pertsona bat hain zuzen.

Baterako operazioa (Estatuko lau polizia nagusien arteko parte-hartzearekin egiten den mota honetako lehena) goizalde honetan amaitu da Bilbo, Portugalete eta Castro Urdialesen gauzatutako organizazio kriminalaren bost kideren aldi bereko atxiloketarekin. Ertzaintza, Guardia Zibila eta Polizia Nazionalaren interbentzio taldeak aldi berean sartu dira bost etxetan eta delinkuenteak atxilotu dituzte, froga berriak aurkitzeko etxeak erregistratzen zituzten bitartean. Bizkaian egindako lau atziloketak Ertzaintzak egin ditu eta berriz bostgarrena Guardia Zibilak Kastron egin du.

Prentsaurrekoan esan dutenez, atrakatzaile banda desartikulatu izanak "hainbat atrako argitzen lagunduko du". Penintsula osoan egin dituzte atrakoak, berrogeita hamar inguru, baina Kantauri itsasoko ertzean (Galizian, Astuariasen, Kantabrian eta Euskadin) aritu dira gehien. "Cornisa" izeneko operazioa Reuseko Instrukzioko 3. Epaitegiak koordinatu du, Estela hil zutenean horrek hartu baitzuen bere gain diligentzia horien ardura. Banda horri egozten dizkioten delituen kopurua eta larritasuna kontuan izanda, desartikulatu berri duten hori da orain arte Estatuan atrakoak egiten "espezializatu den talde kriminal garrantzitsuena".

Bost atxilotuak poliziaren dependentzietan daude orain, Agintari Judizialaren esku jarri arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares, Mikel Cabieces