Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Beatriz Artolazabal: “euskal gizartea nabarmendu egiten da Europan, sektore ahulenei laguntzeko orduan duen espiritu solidarioagatik eta humanistagatik”

2019-06-12
  • BBK/Deia IV. Sari Solidarioak

Bilbo, 2019 06 12

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz: “euskal gizartea nabarmendu egiten da Europan, sektore ahulenei laguntzeko eta horiek bultzatzeko orduan duen espiritu solidarioagatik eta humanistagatik, betiere boluntariotza konprometitua oinarri duen instituzioen eta gizarte-erakundeen arteko lankidetzari esker”.

Artolazabalek Deia/BBK IV. Sari Solidarioak banatzeko ekitaldian parte hartu du; ekitaldia gaueko lehen orduan izan da, Bilboko BBK Aretoan. Bertan, halaber, Marcos Muro sailburuak, Andrea Abasolok, Iñaki González Deiako zuzendariak, Javier Andrések, Enrique Hermosillak, Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzakoko zuzendariak, Isabel Sánchez Roblesek, Iñigo Pombok eta Pablo González Gorabideko zuzendari kudeatzaileak parte hartu dute. Sariak honako hauei eskaini zaizkie: Baltistán fundazioa, Bidegintza, Adembi, entrItaka Escolapios, Asparbi, Lagun Artean, Síndrome de Down fundazioa eta Suspergintza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki González, Pablo González, Iñigo Pombo, Isabel Sánchez-Robles