Eu

Azpiazu Sailburuak "Genero ikuspegia duten aurrekontuak: apustu sendoa" jardunaldia inauguratuko du

2019.eko ekainak 13

 

“GENERO-IKUSPEGIA DUTEN AURREKONTUAK: APUSTU IRMOA” PRESTAKUNTZA JARDUNALDIRAKO HITZAK 13_06

 

Egunon denoi, eskerrik asko benetan hemen egoteagatik

Eskerrik asko, Izaskun, jardunaldi honetan parte hartzeagatik; izan ere, Emakunde ere protagonista da, hala izan behar zuen eta.

Asteartean, Gobernu Kontseiluan 2020rako EAEko Aurrekontu Orokorren aurrekontu-jarraibideak onetsi genituen. Horiek XI. legegintzaldiko azken aurrekontuak dira, eta horiek 2016-2020rako Gobernu Programari forma ematen dion Giza Garapen Jasangarriko Estrategia sustatzen jarraituko dute.

Gobernuak jarraituko du bere eskumeneko politika publikoak garatzeko behar diren aurrekontu-beharrei erantzuten, legegintzaldi osoan eginiko berme berarekin. Osasunak jarraituko du baliabide gehien baliatuko dituen saila izaten, eta ondoren hezkuntzak, enpleguak eta gizarte-politikek, eta garapen ekonomikoak.

Baina, oraingoan, genero-ikuspegiak protagonismo berezia izango du. Hori dela eta, prestakuntza-saio honetarako dei egin dizuegu; bertan, ikuspegi berri horren gakoak eskaintzen saiatuko gara.

Genero-ikuspegi horrek, eraginkorra izateko, ahalik eta konpromiso politiko handiena behar du, eta hura gaur hemen egotea dagoeneko urrats garrantzitsua eta aurrerapen handia da. Eskerrik asko, benetan.

2020rako aurrekontuaren bidez, genero-, soldata-, gizarte- eta belaunaldi-arraila eta eten digitala murriztu nahi da; hezkuntzan ekitatea, bikaintasuna eta inklusioa sustatzen dituzten jarduketei lehentasuna eman nahi zaie, eta pertsonen enplegagarritasuna sustatu nahi da.

Gure erronka benetako genero-berdintasunera eramango gaituzten politikak irmotasunez gauzatzea da. Etorkizunari begira dauden politika publikoak, 10 urte barru prestakuntza-jardunaldi hauek beharrezkoak ez izatea ekarriko duten politika publikoak.

Horretarako, jauzi kualitatiboa emango dugu:

Orain arte, genero-txostenak aurrekontua zehaztuta zegoela egiten ziren.

Islandiara egin dugun bisita ofizialaren ondoren, aldaketa garrantzitsua planteatuko dugu: sailek egin behar dituzten genero-inpaktuaren txostenak aurrekontua zehaztu aurretik egin beharko dira, baliabideak optimizatu eta zehaztasun handiagoz balioetsi ahal izateko gai horretan politika publikoen zeharkako inpaktua.

Emakume eta gizonen berdintasunaren, soldata-arraila ezabatzearen, indarkeria matxistaren aurkako borrokaren eta familietan kontziliazioa eta erantzunkidetasuna hobetzearen aldeko politikak garatzen jarraitzeko konpromisoari eusten diogu.

Gainera, herritarren sektoreen artean errentan dagoen desberdintasuna ere jaso da pasa den asteartean onetsitako jarraibideetan.

Atzeraldian, soldaten bilakaerak portaera oso desberdina izan du.

Aurrekontuak soldaten arteko alde txikiagoa eta gazteak eta emakumeak kalitate handiagoko enpleguetan kontratatzea sustatzen duten neurriak bultzatuko ditu.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari nagusiari hitza eman aurretik, honako ideia hau nabarmendu nahi dut berriro:

Guztion artean bide horri konpromisoz ekiten badiogu, saio hauek beharrezkoak ez izatea lortuko dugu.

Benetako berdintasun eraginkorra Euskadin kontzienteki ezarri da eta horretarako konpromiso politikoa dago.

Nik bide horri ekiteko konpromisoa hartzen dut, eta espero dut zuok guztiok ere berdin egitea.

 

Eskerrik asko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko ekainak 14

    ¿No hay presupuesto para comprar una bandera de España y ponerla junto a la autonómica vasca, y cumplir con lo ordenado por la Constitución, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, Excmo. Sr. Consejero de Hacienda?

  • @AlmudenaOtaola
    2019.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @PedroAzpiazu inaugura la jornada "Presupuestos con enfoque de género: una apuesta firme" ➡︎ https://t.co/8K43LIYQyz https:/…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak