Eu

Tapia: “Errotzea da enpleguak sortzea, proiektu berriak sortzea, enpresa garatzea eta enpresa lehiakorra izatea”

2019.eko ekainak 12
  • Denbora eman behar zaio pertsonari, Euskalteleko lan taldeari eta Administrazio Kontseiluari aurkeztu duten plana -Administrazio Kontseiluak 100%ean babestu duena-, nola gauzatuko den ikusteko
  • Aurkeztuko dugun Funtsarekin etorkizuna duten enpresak, hazkundea dutenak, lehiakortasuna helburu dutenak lagunduko ditugu.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartu du eta bere saileko gaurkotasuneko gaiez hitz egin du.

Euskaltel enpresari buruz esan du Euskadin errotuta egotea bermatuta dagoela eta Eusko Jaurlaritzak hori aldatzeko arriskurik ikusiko balu, parte hartuko lukeela. Legealdiaren azken urteko lehentasunak aipatu ditu: zerbitzuen digitalizazioa, trantsizio energetikoa,  landa garapena eta . garraio sektorearen lotutako proiektuak (tranbia Gasteizen, bus elektrikoa, metroa  eta abiadura handiko trena).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak