Eu

Eusko Jaurlaritzak gazteen itzulera sustatu eta horien kontratazioa bultzatzen du, epe mugagabez kontratatzen den pertsonaren soldataren %50 ordaintzeko laguntzen bidez

2019.eko ekainak 12
  • Gazteen Itzulerarako Programaren bidez, 35 urtetik behera dituzten eta beste herrialde edo autonomia-erkidego batean bizi diren gazte profesionalen kontratazioa sustatzen da
  • Kanpaina berrian, Lanbidek Programaren abantailetara heldu dieten sei pertsonaren lekukotza aurkeztu du
  • Kontratazioa diruz laguntzeaz gainera, Lanbidek gazteei joan-etorrirako laguntzak eskaintzen dizkie

 

VG 12 06 2019

Euskal enpresetako arduradunak eta nazioarteko esperientzia duten gazteak zabalkunde-kanpaina berriaren protagonista dira; Eusko Jaurlaritzak gazte profesionalen kontratazioa sustatu nahi du, Gazteen Itzulerarako Programaren bidez. Programa horrek 35 urtetik behera dituzten eta beste herrialde edo autonomia-erkidego batean bizi diren gazte profesionalak Euskadira itzultzea sustatzen du, Lanbidek diruz lagundutako lan-kontratuaren bitartez.

Gaur asteaszkenetik aurrera zabalduko da kanpaina hau, nagusiki sare sozialen bidez, eta kanpainaren beraren elementu nagusiak gazte eta enpresaburu batzuek “Merezi izan du” lemaren inguruan egindako lekukotza batzuk dira. Lanbidek garatzen duen eta epe mugagabez kontratatutako pertsonari ezarritako soldataren % 50 arteko laguntzak jaso dituen programa horrekin protagonistek duten gogobetetasun-mailari egiten dio erreferentzia izenburuak.

“Enpresaburuek onartzen dute atzerrian lanbide-arloko prestakuntza jaso duten gazteak sartzeak irtenbide berriak, eraginkortasun-maila handiagoak eta lan-prozesuen hainbat ikuspegi  dakartzala”, esan du Borja Belandia Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak.

Julen, Asier eta Ane, hiru gazte, hurrenez hurren, kanpainako elementu batzuetako protagonistak dira. Hirurek erabaki zuten iaz Euskadira itzultzea, atzerrian prestakuntza- eta lanbide-aldi bat bete ondoren eta Gazteen Itzulerarako Programaren abantailak eta Lanbidek bertan sartzeko jartzen dituen erraztasunak ezagutu ondoren.

“Euskadira Delhitik, Los Angelesetik eta Paristik itzuli ziren, hurrenez hurren, beren espezializazioarekin bat zetorren lan-kontratuarekin, eta, Lanbidetik jaso zituzten laguntzen bidez, joan-etorrirako gastu horien zati bat ordaindu zuten”, esan du Belandiak.

Bi enpresaburuk, Leirek eta Cristinak, eta Luisek, enpresa Zamudioko teknologia-parkean finkatu duen ekintzaile batek, Lanbidek bere kanpaina berrirako prestatu duen ikus-entzunezko materiala osatzen dute.

Euskal enpresaburuen konplizitatea bilatzen dugu, kontratazio bat aukeratzeko orduan, gure mugetatik kanpoko prestakuntza duten gazteek ematen dieten kalitate-plusa oso gogoan hartzeko”, esan du Belandiak.

 12.000 euro

Lanbideren Gazteen Itzulerarako Programak euskal enpresentzako laguntzak aurreikusten ditu, eta laguntza horiek kontratu mugagabe bakoitzeko 12.000 eurokoak izan daitezke, alegia, ezarritako soldataren % 50.

Laguntza-ildoa bikoitza da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek diru-laguntza jaso dute, soldataren zati bat ordaintzeko; bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jaso dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko.  Kontratazioak ezingo dira urtebete baino gutxiagokoak izan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nigaztedi
    2019.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #juventud https://t.co/PGgeGXu4k9 El Gobierno Vasco impulsa el retorno de jóvenes; estimula su contratación con ayudas…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    #juventud https://t.co/PGgeGXu4k9 El Gobierno Vasco impulsa el retorno de jóvenes; estimula su contratación con ayu… https://t.co/lano9LtzF3

Ekitaldiko kargudunak