Berriak Osasuna
Eu

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko sindikatuen salaketari erantzuna

2019.eko ekainak 10

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko sindikatuek gaueko txandako Pediatriako ebakuntza-gelaren itxiera dela-eta egindako adierazpenei erantzuna eman nahi diegu. Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendaritzak berretsi nahi du Pediatriako ebakuntza-gela ixtea ez dela inoiz ere planteatu. Izan ere, ebakuntza-gelak funtzionamenduan jarraituko du beti bezala, hiru txandatan (goiz, arratsalde eta gauez), eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

Giza baliabideak berrantolatzen ari gara, baina horrek ez die aldaketarik ekarriko ez lan-baldintzei, ez karteldegiei, ez eskuratutako eskubideei.  

Lanean ari gara Larrialdi eta Pediatriako ebakuntza-geletako erizaintzako pertsonala koordinatzeko, betiere, premiazko interbentzioa behar duten umeen arretaz pediatrian adituak diren profesionalak arduratuko direla bermatuta, kalitate eta segurtasun asistentzialik onena eta eraginkorrena emateko asmoz.

Hortaz, berriro berresten dugu ebakuntza-gela ez dela itxiko: baliabideen erabilera hobetzeko neurri bat da, gaur egungo kalitate asistentziala bermatuta dagoelarik.

 

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko zuzendaritza

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau